Georges De Rham
Itxura
Georges De Rham (Roche (Vaud), 1903ko irailaren 10a - Lausana, 1990eko urriaren 9a) suitzar matematikaria izan zen. Bere bizitzako urte gehienak Lausanan eman zituen arren, atzerriko unibertsitate askotako irakasle bisitaria izan zen. Matematikan ekarpen garrantzitsuak egin zituen, De Rhamen kohomologia deritzana batez ere. Horrez gainera, 1950ean geometria diferentzialerako aurrerapen handia izan ziren zenbait teoria aurkeztu zituen, eta Riemannen geometriari buruz egindako lana ere garrantzi handikoa izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.