Georges Bizet
Georges Bizet (Paris, 1838ko urriaren 25a - Bougival, 1875eko ekainaren 3a) frantziar musikagile erromantikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko Kontserbatorioan Fromental Halévyrekin ikasketak egin ondoren, 1857an Erromako Saria irabazi zuen. Erromatik itzulitakoan musika lirikoa lantzea erabaki zuen. Lan anitz egin zituen, eta horien artean operak nabarmentzen dira: Les Pêcheurs de perles (1863, «Perla arrantzaleak»), La Jolie Fille de Perth (1866, «Pertheko alaba ederra»), Djamileh (1871), eta, batez ere, Carmen (1874), Frantziako opera nagusia.
Beste lan aipagarri zenbait: Symphonie en ut (1855), gaztaroko konposizio xarmangarria; Jeux d´enfants (1855, «Haur-jolasak»), piano eta lau eskuz jotzeko hamabi pieza, eta L´Arlesienne ospetsua (1872).
Gazterik eta miserian hil zen, bizi zen artean arrakasta handirik izan gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bizet |