[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Genova kalea (Madril)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genova kalea (Madril)
Geografia
LurraldeaMadril eta Almagro
Map
Ezaugarriak
Loturakplaza de Alonso Martínez (en) Itzuli
Calle de Campoamor, Madrid (en) Itzuli
Calle de Argensola, Madrid (en) Itzuli
Q29413544 Itzuli
Calle del Marqués de la Ensenada, Madrid (en) Itzuli
Q55229434 Itzuli
rue Monte Esquinza (en) Itzuli
Recoletos pasealekua
calle de Zurbano
Kolon plaza
Castellana pasealekua
plaza de Santa Bárbara

Genova kalea (gaztelaniaz Calle de Génova) Espainiako Madril hiriburuan dagoen kale bat da.

Centro barrutian dago, Alonso Martínez plazan hasi eta Kolon plazan amaitzen da.

Gaur egungo izena kalea Kolon plazararte iritsi eta ustez Genova italiar hiria Kristobal Kolon itsasgizonaren jaiolekua zelako hartu zuen.

1886. urterate Recoletos erronda deitzen zen. XX. mendearen hasieran orduan hiriaren kanpoaldean zegoen Madrilgo hiribide honek hainbat jauregi zeuzkan, tartean Luis de Silva eta Fernández de Córdobarenak. Bere saolairuan Kolon dorreak eraiki ziren[1].

Filipe IV.a Espainiakoaren garaian ezarritako hesiak gaur egun Genova kalea dagoen eremua eta orduko Madrilgo sarrerako bi ateak banatzen zituen. Honela, ezkerrean Santa Barbararen Atea zegoen, eta eskuinean Alcalá Atea. 1756ean Fernando VI.a Espainiakoak Errege Salesiarren komentua eraikiarazi zuen (Bisitazioaren komentua), bai eta Recoletos Atea ere. 1863an Recoletos Atea oso-osorik kendu zen, eta bere harri hondakinak beste udal eraikin batzuk eraikitzeko erabiliak izan ziren. Alboko Santa Barbara Ateara Recoletos hiribidetik sartzen zen, alegia, gaur egungo Genova kalea.

Santa Barbara Atea barroko estilokoa eta neurri txikietakoa zen. Bere itxura Juan de Villanuevak gaztaroan marraztutako marrazkiei eskera dakigu. Binaka jarritako lau zutabe dorikoez apaindua zegoen. Frontispizioaren alde banatara latinezko idazkiak zeuzkan, honakoa esanez: «Jainko ahalguztidun, gupidatsua. Fernando VI.aren erregealdian, alboko Salesiarren eraikinaren itzalpean, erregearen baimenaz ate hau eraiki zen. 1756 urtea».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]