[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gelechioidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gelechioidea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
Superfamilia Gelechioidea
[[|]]

Gelechioidea (Gelechia generotik, "lurrean atseden hartzea") hainbat sits biltzen dituen Lepidoptera goifamilia bat da. Oso talde handia da, Ditrysia kladoaren lerro basaletako bat. Hala ere, ez da oso ondo ezagutzen bere sailkapena.

1990ko hamarkadan goifamilia honetan 1.425 genero eta 16.250 espezie zeuden. Hala ere espezieen %25 baino ez dela ezagutzen uste da. Estimazio hau egokia bada, Lepidoptera barruko goi-familiarik handienen artean egongo litzateke.

Ezpainetako palpoak ondo garatuak daude, baina ez dira lodiak, eta protrusio kurbatu baten itxura dute. Euren proboszidea ondo garatua dago, luze bizi diren imagoak garatzeko aukera emanez; proboszidearen alde proximala ezkatatsua da. Gelechioidearen barnean, hala ere, ohitura zabalak daude; gehienek hegal txikiak dituzte, lits iletsuekin, nahiz eta ez diren ikusteko errezak bizirik dauden animalietan, hegalen azpian geratzen baitira. Gorputza nahiko konprimatua izan ohi da, dortsobentralki edo lateralki.

Gelechioidearen sailkapena eta filogenia eztabaida handiko eremua da. Garai batean, adibidez, Elachistidae familia erabiltzen zen beste inon sartzen ez zirenak sailkatzeko, baina ez da monofiletikoa. Hauetako asko Oecophoridaeren barrura mugitu dira, baina ziurrenik egongo dira beste familia batzuk.

Ikerketa molekularraren arabera, familia hauek izendatu dira, behin-behinean:

Eta beste bi familia ez oso argi:

Lehenago, beste sailkapen hau erabiltzen zen, eta oraindik ere ikus daiteke maiztasunez:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]