[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Baltasar Garzón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garzon epailea» orritik birbideratua)
Baltasar Garzón

(2023)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 18a - 1994ko maiatzaren 9a - Rafael María García-Rico Fernández
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1993 Spanish general elections (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTorres1955eko urriaren 26a (69 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Dolores Delgado  (2023ko abendua -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakepailea, idazlea, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Julian Assange  (2012 -
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Auzitegi Nazionala
IMDB: nm1363507 Edit the value on Wikidata

Baltasar Garzón Real (Torres, Jaén (Espainia), 1955eko urriaren 26a - ) epaile andaluziarra da. 1987 eta 2010 urteen artean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile izan zen. Gaur egun, Nazioarteko Zigor Gorteko aholkularia da Hagan.

Epaitutako auziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baltasar Garzónek ondorengo auzietan izan zen epaile:

1996ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak izan ziren. Lehenengo aldiz 1982tik Felipe González ez zuen gehiengoa lortu. Alderdi Popularrak garaipena lortu zuen, gehiengo absolutura iritsi gabe. Dena da ETA ideiaren hasiera izan zen. 1998ko uztailean, Garzónek aginduta, Egin egunkaria itxi zuten, ETAren egunkaria zela argudiatuz. Artean erabiltzen ez zen esaldia baina geroago ezagun bihurtu zen Dena da ETAren lehen mugarria izan zen ekintza hura.

Kataluniako independismoaren aurka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko ekainaren 29an, Kataluniako independentismoaren aurkako Polizia operazioa abiatu zuen Baltasar Garzón epaileak. Lehen egunean zazpi pertsona atxilotu zituzten, baina hurrengo asteetan, orotara 45. Bartzelonan egitekoak ziren Joko Olinpikoen karietara egin zuten operazioa. Hamazazpi pertsonak salatu zuten torturatu egin zituztela, baina Espainiako epaitegiek ez zuten ikertu. Handik hamabi urtera, 2004an Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainiako Estatua zigortu zuen, tortura salaketak ez ikertzeagatik.[1]

Pinochet afera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998ko urriaren 10ean, Garzónek Pinotxet atxilotzeko agindua eman zuen, Txilen gertatutako hainbat espainiarren heriotzagatik epaitu nahi zuela-eta. Erresuma Batura bidali zuen ordena, han baitzen diktadorea, hernia diskal baten ebakuntza egiteko xedean. Atxiloketa urriaren 16ko gauerdian egin zuten Scotland Yardeko agenteek, eta London Clinic klinika pribatuan sartu ziren, Pinochet han baitzegoen barneratuta. Azkenean, eta adina kontuan izanda, Pinochet liberatu zuten 1999ko martxoaren 2an eta, egun berean, Txilera itzuli zen. Gurpil aulkian egon zen Londresko gorabehereak izan zirenean, baina etxera itzuli zen bezain pronto, zutik jarri zen eta bere jarraitzaileak agurtu zituen.[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]