[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ganbera-musika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ganberako musika» orritik birbideratua)
XVIII. mendeko eszena Prusiako Federiko Handiaren gortean.

Ganbera-musika musikari-talde txiki batek jotzeko konposatutako musika da (eskuarki, gehienez hamar kidez osatutako taldeentzat egindakoa hartu ohi da ganbera-musikatzat). Jatorriz, gela edo areto batean jotzeko konposatutako musika zen, eta, beraz, musika erlijiosoari eta antzerkirako musikari kontrajarria.[1]. Jatorrizko motak sonata da camera, sonata da chiesa (elizarena) eta trio sonata izan ziren.

Johann Sebastian Bach izan zen lehenengo maisuetako bat arlo honetan, baina Joseph Haydnek urte batzuk geroago estilo moderna finkatu zuen, 83 hari kuarteto, 45 piano trio eta hainbat hari trioren egilea izan baitzen. Wolfgang Amadeus Mozartek ere ekarpen handia egin zuen garai hartan.

Urte batzuk geroago Ludwig van Beethovenek aldaketak ekarri zituen, eta XIX. mendean zehar Gaetano Donizetti, Franz Schubert, Felix Mendelssohn, Robert Schumann, Johannes Brahms, Frédéric Chopin eta Franz Liszt arlo honetan nabarmendu ziren, besteak beste.

Bestela, Antonín Dvořák, Piotr Ilitx Txaikovski eta Béla Bartókek uztartu zituzten ganbera-musika nazionalismo politikoarekin.

Gaur egun Kronos Quartet (AEB) edo Alos Quartet (EH) estilo honen adibideak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]