[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Galipot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prestige petrolio-ontziaren hondakinak Gaztelugatxen.
Artikulu hau gai likatsuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Galipot (argipena)».

Galipota asfalto edo bikearen sinonimoa da.[1]

Mexikon eta Amerikako beste herrialde batzuetan, chapapote diote eta nahuatleratik ekarritako hitza antzinatik erabili izan dute petrolio gordinari erreferentzia egiteko, bai itsaspeko iragazpen naturalen bidez kostaldera iristen zenari, bai lehorreko iragazketen bidez iristen zenari, hainbat erabileratarako erabiltzen baitzen.[2]

2002ko azaroaren 13an, Prestige kasko bakarreko petrolio-ontzi bat izan zen. 77.000 tona petrolio zeramatzala, 2002ko azaroaren 19an Galiziako kostaldean hondoratu eta marea beltza erraldoia sortu zuen. Costa da Morte ingurua kaltetuenetarikoa izan zen, arrantza sektorea bereziki kolpatuz. Galipotak Euskal Herri, Espainia, Portugal eta Frantziako kostaldeak beltzez busti zituen, Europako bazter hauetako inoizko hondamendirik handienetakoa eraginez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Galipot. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. (Alemanez) Friederici, Georg. Amerikanistisches Wörterbuch und Hilfswörterbuch für den Amerikanisten. , 165 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]