[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gal Costa

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Gal Costa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria da Graça Costa Penna Burgos
JaiotzaSalvador da Bahia1945eko irailaren 26a
Herrialdea Brasil
BizilekuaSão Paulo
HeriotzaSão Paulo2022ko azaroaren 9a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
italiera
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
música popular brasileira (en) Itzuli
rock psikodelikoa
bossa nova
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
DiskoetxeaUniversal Music Group
Philips
Mercury Records (mul) Itzuli

allmusic.com…
IMDB: nm0182159 Allocine: 29109
Facebook: 331231616554 Twitter: GalCosta Instagram: galcosta Spotify: 1b8kpp4DUwt1hWaxTiWQhD Last fm: Gal+Costa Musicbrainz: fc63a914-272d-4b95-9221-61adcce6f793 Songkick: 191574 Discogs: 83770 Allmusic: mn0000191699 Edit the value on Wikidata

Maria da Graça Costa Penna Burgos (Salvador da Bahia, 1945eko irailaren 26a - São Paulo, 2022ko azaroaren 9a), Gal Costa izen artistikoz ezaguna, brasildar abeslaria izan zen. 1968an Tropicália: ou Panis et Circenses bilduman agertu ondoren, Tropikalia generoko izarretako bat izan zen.

Bahia estatuko hiriburuan, Salvadorren jaio zen Costa, 1945ean. Musikazale handia zuen ama, eta gazte galdu zuen aita. Disko denda batean lortu zuen bere lehen enplegua, eta umetako lagun baten bitartez ezagutu zuen Caetano Veloso, zeina kantariaren konplize estua bihurtuko zen denborarekin. 20 urte bete gabe zituen artean Veloso, Gil, Bethânia, Tom Zé eta garaiko beste puntako zenbait musikariren ingurura batu zenean. Haiekin egin zuen debuta 1964an, "Nós, por exemplo" (euskaraz: «gu, adibidez») emanaldian, eta hiru urtera kaleratu zuen Domingo albuma, Velosorekin batera —bertan dator bere kantu ezagunenetako bat, Coraçao Vagabundo—.[1]

1968an, Tropicália: ou Panis et Circenses album enblematikoan hartu zuen parte, eta urtebetera kaleratu zituen bakarkako bere lehen bi lanak. Diktadura militarraren egoera politikoak estututa, hainbat artista eta musikarik herrialdetik alde egin zuten urte horietan —Gilek eta Velosok, tartean—, baina Brasilen geratzea erabaki zuen Costak, zentsurari ezkutuko emanaldiekin iskin egiten ahaleginduz. 1970ekoa izan bere arrakastaren hamarkada; ordukoak dira, esaterako, Veloso eta Gil Londresen bisitatu ostean idatzi zuen Legal kantua (1970) eta -Fa-Tal- Gal a Todo Vapor (1971) zuzeneko diskoa. Orduan bihurtu zen erreferentziazko musikari Costa, eta hurrengo hamarkadan haren musikaren oihartzuna nazioartera ere hedatu zen; urteko lan berri bat aurkezten segitu zuen ia-ia.[1]

  • 1965: Maria da Graça (EP)
  • 1967: Domingo (with Caetano Veloso)
  • 1969: Gal Costa
  • 1969: Gal
  • 1970: Legal
  • 1971: -Fa-Tal- Gal a Todo Vapor
  • 1973: Índia
  • 1974: Cantar
  • 1975: Gal Canta Caymmi
  • 1977: Caras e Bocas
  • 1978: Água Viva
  • 1979: Gal Tropical
  • 1980: Aquarela do Brasil
  • 1981: Fantasia
  • 1982: Minha Voz
  • 1983: Baby Gal
  • 1983: Trilha Sonora do Filme 'Gabriela'
  • 1984: Profana
  • 1985: Bem Bom
  • 1987: Lua de Mel Como o Diabo Gosta
  • 1990: Plural
  • 1992: Gal
  • 1994: O Sorriso do Gato de Alice
  • 1995: Mina D'Água do Meu Canto
  • 1998: Aquele Frevo Axé
  • 2001: Gal de Tantos Amores
  • 2002: Gal Bossa Tropical
  • 2004: Todas as Coisas e Eu
  • 2005: Hoje
  • 2011: Recanto
  • 2015: Estratosférica
  • 2018: A Pele do Futuro
  • 2021: Nenhuma Dor

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Gal Costa kantari brasildarra hil da» Berria 2022-11-09 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]