[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gabrielle Roy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabrielle Roy

(1935)
Bizitza
JaiotzaSaint Boniface (en) Itzuli1909ko martxoaren 22a
Herrialdea Kanada
BizilekuaMaison Gabrielle-Roy (en) Itzuli
HeriotzaQuebec Hiria1983ko uztailaren 13a (74 urte)
Hobiratze lekuaCimetière La Souvenance (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marcel Carbotte (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, irakaslea, ipuingilea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli
Genero artistikoaIpuina
autobiografia

IMDB: nm0747021 Twitter: MaisonGabRoy Find a Grave: 188674917 Edit the value on Wikidata

Gabrielle Roy (Saint-Boniface, Manitoba, 1909ko martxoaren 22a - Quebec, 1983ko uztailaren 13a) kanadar idazlea izan zen. Bonheur d'occasion izeneko bere lehen lanarengatik Emakumezkoen Saria eta Gobernadore Orokorraren Saria jaso zituen (1947). Quebeceko Letren Akademiaren domina (1946), Kanadako Ordenaren Compagnon titulua (1967) eta Duvernay (1956) eta Athanase-David (1970) sariak ere jaso zituen.[1][2]

Gabrielle Roy Saint-Boniface, Manitoba (gaur egun Winnipegm udalerriko partaide) Canadan jaio zen. Lehen ikasketak Académie Saint-Josephen egin ostean Magisteritzan diplomatu zen Winnipegeko Ecole Normale Superieuren.[3]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak bukatu bezain laster, Marchand eta Cardinaleko landa-eskoletan maistra lanetan ibili zen. Landa eremuan egidako lanari esker Saint-Bonifaceko Institut Collégial Provencher-en kontratua lortu zuen.

Irakasle soldata zela medio lortu zuen aurreztu zuen diruarekin 1937an Europara bidaiatu zuen eta antzerkilaritza ikasi, bai Londonen bai Parisen. Idazteak biziki erakartzen zuen eta zenbait artikulu argitaratzen hasten da frantziar Je suis partout astekarian. Hala ere bere autobiografian ez du honetaz aipamenik egiten. Hedabidea gerra garaian kolaboratzaile izatea liteke ahazte honen arrazoia, agian.1939an Bigarren Mundu Gerra hastear zegoela Roy Canadara itzultzera behartua izan zen. Quebecen finkatu zen eta kazetari lanari ekin zion ogibide gisa. Aldi berean,Europan hasitako eta bukatzear zituen idatziekin jarraitu zuen.[4]

Bere lehen nobelak, Bonheur d’Occasion(1945) modu oso gordinean islatzen du Montrealgo Saint-Henri auzo langilearen eguneroko bizimodua. Argitaratze honek Quebeceko biztanleriarengan begirada autokritiko itzela sortu zuen. Are gehiago, nobela bera aipatzen da Iraultza Isila sortarazten duen hazia, 60ko hamarkadan Quebecen.[5]

Nobela honekin Royk Prix Femina sari entzutetsua lortu zuen 1947an, jatorrizko bertsioan, frantsesez.[6][7] Urte berean, nobela ingelesez argitaratu zen The Tin Flute izenburuaz. Bertsio honek Governor General´s Award fikziozko saria irabazi zuen 1947an baita Royal Society of Canadaren Lorne Pierce Medal, domina ere. Ingeles bertsioa EEBBetan ere banatu zen eta bertan 750.000 aletik gora saldu ziren. Literary Guild of Americaren liburu Clubak hilabeteko liburu gisa aurkezten du Royren nobela. Publikotasuna ekidin nahian Roy Manitobara itzuli zen.

Bonheur d’occasionen frantsesezko bi bertsio daude. Lehena Societe des editions Pascalek 1945ean argitaratua, bi ataletan. Bertsio hauxe izan zen Hannah Josehsonek ingelesera itzulia jatorrizkoaren zenbait pasarte labur ezabatuz. 1965ean Libraire Beaucheminek bertsio frantses laburtua argitaratu zuen. Bigarren bertsio hau Alan Brownek 1980an itzuli zuen ingelesera. Ondorioz, sekula ez da egin jatorrizko bertsio osoaren ingeleseko itzulpenik.

1947ko abuztuan Roy ezkondu egin zen, Marcel Carbotte, Saint Bonifaceko medikuarekin. Bikotea Europan finkatuko da; Royk idazten jarraitu zuen eta Carbottek ginekologia ikasteari ekingo dio. La Petite Poule d’Eau Royren bigarren nobelak, hunkiberatasunez eta enpatikoki azaltzen du populazio eskaseko eremuaren bizitasuna eta xalotasuna..

Jendartean oihartzun handia izan duen beste nobela bat Alexandre Chenevert (1954) da. Istorio ilun eta sentikorra, kanadar errealismo psicologikoko literatura lanetan aipagarrienen artean katalogatua.

Roy, ospetsu askorentzat, idazle frankofonoetan Canadaren Historian garrantzitsuenetarikoa eta eragin handienetakoa duen idazletzat hartua da. [8]1963an Montrealgo Nazioarteko Ferian, Expo 67, Gizakien Lurra (Terre des hommes/Man and his World) panelean parte hartu zuen. Royk berak aukeratu zuen panelaren izenburua, 1939an Saint-Exuperyk argitaratutako libuaren izenkidea.

Gabrielle Roy 1983an zendu zen, 74 urte zituela. Bere autobiografia, La Detresse et l’enchantement (Oinazea eta xarma) hil ostean argitaratua eta 1984an Patricia Claxtonek, Quebeceko itzultzale famatuak, ingelesera itzulia. Ingeleseko bertsioak, Enchantement and Sorrow, 1987ko Governor General´s Award saria jaso zuen. Autobiografia honetan Manitobako bere haurtzarotik Quebecen finkatu arteko pasarteak kontatzen dizkigu.[9] Tramp and the door filma Royri dedikatua dago, eta dirudienez bere hartzaroa irudikatzen du. Gabrielle Royren bizitzaz bigarren biografia bat argitaratu zuen 1999an Francois Ricardek.

Gabrielle Roy genero berdintasunaren ikono bihurtu da. Canadako Sociedad Royalean onartu zuten lehen andrea izan zen. Gainera, Prix Femina lortu zuen lehen lan kanadarra izan zen. Royren lanari esker literatura kanadarra atzerrian saritua izango da berriro ere, aurreko hamarkadetan ez bezala.[10]

Gabriellek bere lana eta bere duintasuna defendatzen ditu. Horrexegatik, bere garaiko hainbat famatuk ez bezala doitasun handiz aukeratzen ditu ematen dituen elkarrizketa urriak.

Bere lana, La Petite Poule d’Eau, Ontario eta Erresuma Batuko eskoletan frantsesa irakasteko manual gisa erabiltzen da.

Royren lana, bere orokortasunean, langileria eta Canadako jatorrizko herriekiko engaiamendua da. Bidenabar, migrazio mestizoaren botereaz jakitun zegoen artista zen. Baliteke Europara egindako lehen bidaian ukrainiar jatorriko kanadarrekin jorraturiko adikiskidetasunak zerikusiren bat izatea.

2016an Margaret Atwood-ek, nerabezaroan Royren nobelak irakurriak zituenak, kanadar idazlearen ibilbide literarioari buruzko saiakera idazten du. Atwoodek Royren lanak inoiz baino gailentasun handiagoa duela dio, besteak beste.[11]

  • Kanadar dolar, 20ko billeteetan, bere aipu bat agertzen da: “Ezagutu ahal izango genuke geure burua azaletik, arterik gabe?” / « Nous connaîtrions-nous seulement un peu nous-mêmes, sans les arts? »/ « Could we ever know each other in the slightest without the arts? ».Dolar billete honen diseinua 2001eko irailaren 29an argitaratu zen eta 2012ko irailaren 7an erretiratu arte erabilia izan zen.
  • Quebeceko 25 liburutegiren sarearen liburutegi nagusiari idazlearen omenez Biblioteque Gabrielle-Roy izena eman zioten. Canadan barrena 7 eskolek, mintzaira ingeleseko zein frantseseko eremuetan, bere izena daukate.
  • 1989an Manitobako Toponimia Batzordeak Gabrielle Roy izena balioetsi zuen idazlea bizi izan zen uharte bat izendatzeko. Irla hau Riviere de la Poule d´Eauko erreka barrenetan aurkitzen da. Royk toki hau La Petite Poule d´Èau (1950) nobelan hilezkortu egin zuen, bere izitza kontatuz gerra arteko garaian irakasle lanetan kanadar belardi zabaletan barrena.
  • 1997an Commision de toponymie du Quebecek bere nobela Le Jardin du Monde ren izena eman zion 300 irla eta irlatxoko uhartedi bati. Reservoir de Caniapiscau erreserbako aintziran kokaturik daude, Quebeceko ipar-ertainean. 2009tik bere jaiotetxea, maison natal, Saint-Bonifacen, Canadako Toki Historiko Nazionala izendatzen dute. Gainera, etxeak autorearen La Maison Gabrielle Roy museoa barne hartzen du.
  • Bonheur d'occasion (1945). GaztelaniazFelicidad ocasional izenaz argitaratua.
  • Alexandre Chenevert (1954)
  • La Petite Poule d'Eau (1950)
  • Rue Deschambault (1955)
  • La Montagne secrète (1961)
  • La Route d'Altamont (1966)
  • La Rivière sans repos (1970). Gaztelaniaz El río sin descanso izenaz argitaratua.[12][13]
  • Cet été qui chantait (1972)
  • Un jardin au bout du monde (1975)
  • Ces Enfants de ma vie (1977)
  • Frágiles lumières de la terre (1978)
  • Ma vache Bossie (1976)
  • Courte-Queue (1979)
  • L'Espagnole et le Pékinoise (1987)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Gabrielle Roy | Hoja de Lata. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  2. «Gabrielle Roy | The Canadian Encyclopedia» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  3. «Margaret Atwood: Gabrielle Roy, in nine parts - Macleans.ca» www.macleans.ca (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  4. (Ingelesez) Vanasse, André. (2007-01-01). Gabrielle Roy. Dundurn ISBN 978-1-77070-643-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  5. «Canadian Personalities - Gabrielle Roy» www.historymuseum.ca (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  6. (Gaztelaniaz) «Gabrielle Roy» QuéLeer (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  7. Government of Canada, Status of Women Canada. «Timeline - Status of Women Canada» cfc-swc.gc.ca (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).[Betiko hautsitako esteka]
  8. (Ingelesez) Gabrielle Roy: viaje, creación y repatriación (Lidia González Menéndez). ISBN 978-3-0343-3604-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  9. (Gaztelaniaz) Sandra. (2020-03-22). «Nacimiento de Gabrielle Roy» La Gata Negra de bigotes blancos (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  10. (Gaztelaniaz) Menéndez, Lidia González. (2009). El viaje en la obra de Gabrielle Roy. Universidad de Oviedo (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  11. (Gaztelaniaz) Laura, López Morales. (2003). Gabrielle Roy/ presentación, selección y traducción de Laura López Morales. UNAM ISBN 978-970-32-1240-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  12. (Gaztelaniaz) El río sin descanso | Hoja de Lata. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  13. (Gaztelaniaz) Bonet, Pablo. (2016-11-18). «Reseña | 'El río sin descanso', de Gabrielle Roy» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]