[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gatzapen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gatzapena edo koagulazioa odola likido egoeratik solido bihurtzea da. Hemostasiaren atal garrantzitsua da, odoljarioak gelditu eta kaltetutako odol-hodiak konpontzeaz arduratzen dena, plaketa eta fibrinaz osatutako odolbilduak eratuz. Gatzapenaren gehiegizko asaldurak tronbosiak eta gutxiegizkoak odoljarioak eragin ditzake.

Gatzapena ugaztun guztietan ematen den prozesua da, nahiz eta gizakian aztertu den gehien. Bere beharrezko osagaiak plaketak eta gatzapen faktoreak (fibrinogenoa, esaterako) dira.

Gatzapena endotelioaren lesioa gertatu eta berehala jartzen da martxan. Plaketek tapoi bat sortzen dute lesioa izan den tokian. Hau lehen mailako hemostasia da. Aldi berean, bigarren mailako hemostasia gertatzen da: gatzapen fatoreen eraginez, fibrinogenoa (odol-plasman dagoen proteina urgarria) fibrina (proteina disolbaezina) bilakatzen da, plaketen tapoia sendotuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]