[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gorputzaren donazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leioako Bizitzaren Basoa, non gorputza zientziari eman dioten euskal herritar askoren errautsak gordetzen diren.

Gorputzaren donazioa heriotzaren ondoren norberaren giza gorputz osoa ematea da ikerketa medikoan eta hezkuntzan erabiltzeko .

Gorputza emateak ahalbidetzen du Medikuntzako eta Osasun Zientzietako eta beste arlo batzuetako ikasleei anatomia irakastea, eta mediku eta zirujauen hezkuntza eta trebakuntza aurreratua egitea, non profesional horiek ikasten eta praktikatzen duten teknika eta tresneria berriekin, beren pazienteentzako arriskurik gabe[1].

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian EHUko neurozientzia sailaren ardurapean, hilotzen banku bat da, non une jakin batean 100 bat gorpu egon daitezkeen, donazioen ondorioz. 2011. urtean, dohaintzak onartzeari utzi zioten garai batez, aski gorpu zeudelako eta bakarrik gorputz bat kontserbatzeak 1.500 eta 1.700 euro arteko kostua zeukalako: onarpenak eteteko unean, 2.000 laguneko zerrenda bazuten jada[2].

Gorpuen ziklo erabilgarria amaitzean, erraustu egiten dituzte, eta 2010. urtetik, Leioako kanpuseko Arboretumean dagoen Bizitzaren Basoa hilerrian gordetzen dituzte hondarrak, Lertutxe urtegiaren ondoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Mediavilla, Daniel. (2016-07-11). «Qué sucede con tu cuerpo si se lo donas a la ciencia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  2. Eizmendi, Maider. (2015-05-07). «Etorkizuneko medikuak treba daitezen elkartasun keinua» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]