[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gorka Maneiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Maneiro


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko azaroaren 20a - 2016ko urriaren 21a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2009ko apirilaren 3a - 2012ko abuztuaren 28a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGorka Maneiro Labayen
JaiotzaDonostia1974ko azaroaren 11 (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kontularia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia

Gorka Maneiro Labayen (Donostia, Gipuzkoa, 1974ko azaroaren 11) IX eta X legegintzaldietako Eusko-Legebiltzarkidea izan zen, Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD) alderdiaren baitan.

Lanbide Heziketako ikasketak burutu ondoren, enpresa ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Kontularia da ogibidez. Gaur egun Politika Zientziak ikasten dihardu.

Gaztetatik interesatu zen politikarekin, ETAren aurkako mugimenduetan parte hartuz eta ildo horretatik egunkarietan gutunak idatziz. 1990eko hamarkadan PSE-EE alderdian urte batzuk eman zituen, ardura aipagarririk gabe. 2009ko eta 2012ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Batasuna, Aurrerapena eta Demokraziako lehendakarigaia eta zerrendaburua izan zen Arabatik eta hauteskunde haien ondorengo alderdiaren jarleku bakarra eskuratu zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Gorka Maneiro


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.