Gorgonio Renteria
Gorgonio Renteria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elantxobe, 1868ko irailaren 9a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1940ko urtarrilaren 27a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta idazlea |
Gorgonio Renteria Leniz (Elantxobe, Bizkaia, 1868ko irailaren 9a - Baiona, Lapurdi, 1940ko urtarrilaren 27a) politikari jeltzalea eta euskal idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filipinetan pasa zituen hogei bat urte, merkataritza ontziko kapitain zela. 1897-1898 urte bitartean hainbat olerki eman zituen argitara, Euskalzale aldizkarian: Euskalzale-ri, Lora bateri, Amarentzat, Baserriko egun barria eta Urruntasuna. Ibaizabal aldizkarian ere idatzi zuen 1903tik aurrera.
Bere jaioterrira itzuli zelarik, politikan hasi zen, eta, 1916-1920 bitartean, Euzko JEL-Batzako Euskadi Buru Batzar eta Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izan zen. Bizkaiko diputatu izan zen, bestalde, 1917an, eta Elantxobeko alkate hainbat aldiz. Artikulu ugari idatzi zuen Euzkadi, Ekin eta Gudari aldizkarietan. Espainiako Gerra Zibilean Baionara erbesteratu eta han hil zen handik denbora laburrera.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sudupe, Pako (1999): Gorgonio Renteria, Eusko Jaurlaritza.
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Ramon Bikuña |
EBBko presidentea Comunión Nacionalista Vasca Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg 1917ko maiatzaren 27a - 1920ko martxoaren 7a |
Ondorengoa Ignacio Rotaetxe |