Goienkale (Bilbo)
Itxura
Goienkale | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′22.30″N 2°55′22.66″W / 43.2561944°N 2.9229611°W |
Goienkale —Somera kalea izenaz ere ezaguna— Zazpikaleetatik goren dagoena da, eta zazpien artean lehenengotzat hartzen da, zazpi kale horiek San Anton elizatik zenbatzen hastea baita ohikoena.
Erribera kalean hasten da, San Anton elizaren aurrean, eta Zamudioko atarian amaitzen da, Gurutze kalean. Kale honen paralelo dira Erronda kalea eta Artekale.
Goienkale Bilboko poteo kalerik garrantzitsuenetakoa da. Bertan hamabost tabernatik gora dago, besteak beste: Urkia, Madariaga, Nekane, Gambrinus, Zamakona II, Jaunak... Tabernez gain, bestelako zenbait denda eta Gatazkagune berria ere baditu kaleak.
Juan Crisostomo Arriaga musikari famatua Goienkaleko 12. zenbakian jaio zen.
Erreferentziak literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Unai Iturriaga bertsolari eta idazleak kale honetan kokatu zuen nagusiki Berandu da gelditzeko bere liburuko kontakizuna.
- Julen Gabiria idazleak kaleari buruz hiru istoriok osatutako sorta argitaratu zuen bere blogean (ikus kanpo loturak).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |