Gogorregi Konpartsa
Sorrera: | 1988 |
---|---|
Txupinera: | Josune Bañales1994 |
Egoitza: | Sabin Etxea, Ibáñez de Bilbao,16 (Abando) |
Leloa: | "Jaietan Jai!" eta "I am basque" |
Kideak: | 850 |
Koloreak: | Urdin eta Arrosa |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | www.gogorregi.eus |
Gogorregi Bilboko (Bizkaia) konpartsa bat da. Haren kide gehienak EGIkideak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988 urtean, Bilboko konpartsero batzuk batu ziren konpartsa berri bat eratzeko helburu bakar batekin, Bilboko Aste Nagusian parte hartzea eta gozatzea. Konpartsa honek Gogorregi izena hartu zuen.
Horren ostean, konpartsa hau lan egiten hasi zen Aste Nagusi anitza garatzeko asmoz, eta, era honetan, bilbotar guztien parte hartzea jaietan sustatzeko. Bilboko jaiak Bizkaia eta Euskal Herrian sona handikoak dira.
Azken urteotan, konpartsa hau Pio Baroja Enparantzan kokatu izan da. Leku ezberdinetan egon ondoren, Areatzatik Albiako Lorategietara pasatu ziren, eta handik Pio Baroja enparantzara bertara.
2005 urtean, Bilboko Konpartsak federaziotik at gelditu zen.
2011az geroztik, Mini-Gogorregi izeneko maketa eraikitzen ari dira, hainbat eraikuntza piezarekin. Era berean, baditu argi eta soinu efektuak; eta web orri bat, maketari buruzko argazki, bideo, albiste... guztiak jasotzeko.[1]
Ekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txosna Bilboko jaietan
- Inauteriak
- Gabon kantak
- Konpartsero eguna
- Kultura ekintzak
- Mini-Gogorregi maketa
Irudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gogorregiren irudiak (edo logoak) Gogortxu du izena. Euskal herritar mutil bat da, eta harri bat altxatzen ageri da. Nahiz eta konpartsaren historian beste izen batzuk ere izan dituen, Gogortxu da gaur egun duena. Tradizioko arropak erabiltzen ditu: mahoizko prakak, abarkak, gerrikoa, alkandora zuria eta txapela buruan.
Aste Nagusia amaituta, Gogorregiko konpartsakideek puzgarri batzuk bizkarrean jarrita zerura jaurtitzen dute.
Gogorregi sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2002: Bilbao Basket
- 2003: Javier Uria
- 2004: Javier Vizcaino
- 2005: GSI Bilbo UPV
- 2006: K-toño
- 2007: Unai Basurko
- 2009: Juanjo Ibarretxe
- 2010: Iñaki Azkuna
- 2013: Josune Bañales (txupinera)
- 2014: TeleBilbao
- 2018: Gogorregi 30. urteurrenaren 10 sariak (gizarteko 10 ekintzailerentzat)
Abestia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gogorregiren abestia: Galtzerdi urdin arrosak dekotaz | |
Jendez gainezka dago arenalie
| |
JAIETAN JAI
| |
GOGORREGI
|
2015. urtean Gogorregiren 2. abestia sortu zan, ordutik Gogorregiko txosnan entzugai dagoena.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Aste Nagusian, Pio Baroja enparantzan dago Gogorregiren txosna.