[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Goblin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goblin
Germaniar mitologia
Ezaugarriak

Goblina Europako folkloreko munstro bat da, kontakizun bakoitzaren arabera irudikapen ugari dituena eta germaniar jatorriko basoko jeinu eta iratxoei buruzko alegietan inspiratua egon daitekeena. Arian-arian, beste izaki folkloriko batzuen ezaugarriak bereganatu ditu, hala nola asturiar trasgu edo germaniar koboldenak. Agian, euskal mitologiako intxisuaren parekoa izan liteke. Berde koloreko izaki txiki moduan irudikatzen dira, belarri zorrotzak eta deabruzko hazpegiak dituztenak. Beguestak letaginak eta atzaparrak dituzten goblinak dira, hobogoblinak tamaina handiagoko espezieak diren bitartean.

J. R. R. Tolkienen lanetan ospetsu bilakatu zen fantasia heroikoari esker eguneratu zen.[1] Izaki hauek, orkoekin ezaugarriak partekatzen dituzte, elfoak eta gizakiak gorroto dituzte eta gerrarako bizi dira, baina goblinak, orkoak baino txikiagoak eta adimentsuagoak dira, eta, sarri, euren asmamenaz baliatuz erasotzen dute. Baita Harry Potterren liburuetan, Warhammer sagan eta Dungeons & Dragons rol jokoan ere agertzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Tolkien, J. R. R.. (1937). The Annotated Hobbit. Houghton Mifflin ISBN 0-618-13470-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.