Gobelin
Itxura
Gobelin Frantziako tapizgile-familia zen, XV. mendekoa, Reimskoa jatorriz.
1450ean Jean eta Jacques anaiek antolatu zuten Parisen lehenengo lantegia. Tapizentzako koloratzaileak asmatu zituzten; tapiz horiei egileen izena eman zitzaien, eta 1667tik aurrera Gobelin lantegiak Luis XIV.a erregearenak izan ziren. Frantziako Iraultzaren garaian lantegiak itxi egin zituzten, baina Napoleonek berriro ireki zituen; XIX. mendearen bukaeratik, alfonbrak ere egiten hasi ziren.
Gobelin estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian Gobelin familiaren lantegietan egiten ziren tapizei ematen zaien izena. Hormak apaintzeko erabiltzen dira, eta oso aintzat hartuak dira dituzten marrazki eta kolore ikusgarriengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.