Byōdō-in
Byōdō-in | |
---|---|
平等院 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak Shinbutsu Reijō Junpai no Michi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Japoniako hiria | Uji |
Ur-masa | Yodo ibaia |
Koordenatuak | 34°53′22″N 135°48′28″E / 34.889444444444°N 135.80777777778°E |
Historia eta erabilera | |
Ujiko gudua | |
Berrikuntza | 2014 |
Erlijioa | budismoa individual religious juridical persons (en) |
Izena | Amitābha |
Arkitektura | |
Azalera | 2 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 688-008 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Irekiera egunak | egunero |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+81 774-21-2861 |
Webgune ofiziala | |
|
Byōdō-in (japonieraz: 平等院 ) , Japoniako Uji herrian dagoen tenplu budista bat da. Jōdo-shū eta Tendai-shū sekten tenplua da. 10 yenetako txanponean ateratzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenplua hasiera batean 998 urtean eraiki zen Minamoto no Shigenobu kortesauaren villa izan zedin. Fujiwara no Michinagak erosi zuen 1052an eta villa hura tenplu bihurtu zuen. Eraikin famatuena den Fenix Aretoa (鳳凰堂 Hōō-dō) 1053an altxatu zen putzuaren ondoan. Hau da gainera ordutik mantentzen den eraikin bakarra.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fenix Aretoa Fujiwara garaiko estiloaren adibide bikaina da. Areto zentral bat du, L itxurako bi korridore ditu alboetan eta hirugarren korridore bat putzu artifizialaren ertzean. Hegazti itxura ematen dio honek eta Edo Aroan Fenix ezizena jaso zuen.
Amida Budaren irudia dauka barnean. Buda eserita dago eta belaunetatik burura hiru metrotako garaiera dauka. Japoniar zipresez eginda dago eta urre-orriz estalia. Jōchō eskultoreak egin zuen kanon berriak eta yosegi teknika erabiliz. Irudia oskol itxurako atal ugariz osatuta dago eta ondoren barnetik elkartuta.
Jōdo-shiki lorategia dauka inguruan eta putzu artifiziala eraikinaren aurrean. 1997an putzua dragatu egin zen indusketa arkeologikoak egiteko.
Museo bat ere badago tenpluaren altxorrak erakusten dituena, tartean egurrezko 52 Bodhisattva eta tenpluko kanpaia.
Onarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Honetaz gain Japoniako 10 yenetako txanponean agertzen da eta 10.000 yenetako biletean Fenixaren irudia dago.
Oahun (Hawaii uharteak) tenpluaren errepolika bat dago, tamaina erdian egindakoa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fenix aretoa.
-
Phoenix aretoa
-
Budaren irudia eraikinaren barnean.
-
Kannondo eraikina.
-
Lorategiak.
-
Omotemon atea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala