Bulgariako Erresuma
Bulgariako Erresuma Царство България Tsarstvo Bŭlgariya | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1908 – 1946 | |||||||||||
Monarkia konstituzionala | |||||||||||
| |||||||||||
Ereserkia [[Fitxategi:Xumi Maritsa Шуми Марица|280px]] Goiburua Jaungoikoa gurekin dago Бог е с нас | |||||||||||
Bulgariako Erresuma 1942an | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Sofia | ||||||||||
Biztanleria | 4.215.000 (1908) 7.029.349 (1946) | ||||||||||
Azalera | 95.223 km² (1908) 110.994 km² (1946) km² | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Bulgariar lev | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Bulgariera | ||||||||||
Erlijioa | Bulgariako Eliza Ortodoxoa | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Bulgariako Erresuma (bulgarieraz: Царство България, Tsarstvo Bǎlgariya), Bulgariako Inperioa eta Bulgariako Hirugarren Inperioa ere deitua, monarkia konstituzionala izan zen, 1908an sortutakoa, Bulgariako Printzerria erresuma bilakatu zenean. Independentzia aldarrikapenarekin batera, Fernando I.a tsar koroatu zuten, Balkanetan bulgariar gehiengoa zuten eskualde guztiak batzeko asmoa zuelako (orduan, 1878ko Berlingo Itunean adostutakoaren arabera, Otomandar Inperioaren barnean zeuden).
Iraun zuen urteetan, Bulgariako Erresuma gerran egon zen ia etengabe, eta Balkanetako Prusia ezizena eman zitzaion; milioi bat laguneko armada eratu zuen, bost milioi biztanle besterik ez bazuen ere, eta Balkanetako Lehen Gerran, Bigarrenean eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen ondoz ondo. Lehen Mundu Gerraren ostean, Aliatuek desegin zuten Bulgariako Armada, eta bulgariar eskualdeen batasuna lortzeko asmoa bertan behera geratu zen. Bigarren Mundu Gerran, beste saiakera bat egin zuten eta berriro galtzaileen ondoan jarri ziren. 1946an, monarkia deuseztatu, Simeon II.a tsarra erbesteratu, eta Bulgariako Herri Errepublika aldarrikatu zen[1].
Tsarren zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1908–1918: Fernando I.a
- 1918–1943: Boris III.a
- 1943–1946: Simeon II.a
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ European Kingdoms, Eastern Europe. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2017-9-3).