Brodgarreko Eraztuna
Brodgarreko Eraztuna | |
---|---|
Ring of Brodgar | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Orkadetako bihotz neolitikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Orkadak |
Koordenatuak | 59°00′05″N 3°13′47″W / 59.0014818°N 3.2297227°W |
Arkitektura | |
Azalera | 13 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 514bis-003 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Brodgarreko Eraztuna edo Zirkulua (ingelesez, Ring of Brodgar edo Brogar) Eskoziako Orkada uharteetan dagoen harrizko zirkulu edo Harrespil batez osatutako arkitektura Neolitikoa da. Harrizko zirkulua Stenness eta Harray aintziren arteko istmo batean dago. Zirkuluaren erdigunea ez da inoiz induskatu, eta zientifikoki datatu ez den arren, K.a. 2500 inguruan eraiki zela uste da; beraz, Stonehenge-ren eta antzeko beste aztarna arkeologiko askoren garaikidea izango litzateke —zentzu zabalean— britainiar uharteetan eta Europan.
Zirkuluak 104 metroko diametroa du, eta Erresuma Batuko hirugarren handiena da. Monumentua 60 harriz osatuta zegoen, eta horietatik 27 baino ez ziren kontserbatzen XX. mendearen amaieran. Harkaitzak hiru metro sakon eta bederatzi metro zabal zen lubanarro zirkular baten inguruan zeuden jarrita, aurretik harkaitzezko zoruan zulatua izan zena.
Eraztunetik gertu, beste arroka asko eta antzeko pilaketak daude, baita historiaurreko ehorzketak ere. Hori dela eta, erritu-paisaia garrantzitsua da. Haren asmoa ezaguna ez bada ere, Stennesseko Harkaitzen eta Maeshoweko hilobiaren gertutasunak garrantzi historiko berezia ematen dio egitura horri. Brodgarreko Eraztuna eta gertuko beste monumentu neolitiko batzuk, tartean Skara Brae herrixka, Gizateriaren Ondare izendatu zituen Unescok 1999an.[1]
Ness of Brodgarretik gertu, harrizko eraztunaren eta Stennessen artean, Orkney College zentroak egindako indusketek eraikin ugari jarri dituzte agerian, erritualak zein etxekoak, eta haien lanek iradokitzen dute litekeena dela inguruan gehiago egotea. Zeramikazko piezak, hezurrak, harrizko tresnak eta harri leunduzko mazoa ere aurkitu dituzte. Aurkikuntzarik garrantzitsuena, ziurrenik, 100 metro luze eta sei metro garai den harrizko horma bat da. Penintsula osoa zeharkatzen duela dirudi, eta esanahi sinbolikoa izan lezake, eraztunaren mundu erritualaren eta inguratzen duen eguneroko munduaren arteko hesi gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Heart of Neolithic Orkney. UNESCO Culture Sector.