Brianna Titone
Itxura
Brianna Titone | |||||
---|---|---|---|---|---|
Hautetsia: 73rd Colorado General Assembly (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | New York, | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | State University of New York at New Paltz (en) Marlboro High School (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
Brianna Titone estatubatuar politikaria eta zientzialaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brianna New York estatuko Hudson Valley eskualdeko hiri batean jaio eta hazi zen.
New Yorkeko Estatu Unibertsitateak New Paltz herrian duen unibertsitatean egin zituen Fisika eta Geologia ikasketak 1996 eta 2002 bitartean. Ondoren, master-tituluak lortu zituen: alde batetik, Geokimikan Stony Brookeko Unibertsitatean; eta bestetik, Informazio eta Komunikazio Teknologietan Denverko Unibertsitatean.
2016an politikarako zaletasuna piztu zitzaion. 2017ko otsailean Alderdi Demokratak Jeffeson konderrian egin zuen LGTBQ+ caucusean parte hartu ondoren, abuztuan idazkari eta diruzain hautatu zuten.
2019an Coloradoko Ordezkarien Etxeko kide hautatu zuten.