Brian Mulroney
Martin Brian Mulroney (Baie-Comeau, Quebec, 1939ko martxoaren 20a– Palm Beach, Florida, 2024ko otsailaren 29a) kanadar politikaria izan zen. 1984tik 1993ra Kanadako lehen ministroa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi Kontserbadore Aurrerazalean sartu zen gaztetan. Lavalgo Unibertsitatean Zuzenbideko lizentzia lortu ondoren, legegizon eta negozio-gizon ospetsua egin zen. 1976an, alderdi barruko hauteskundeak galdu zituen Joseph Clarken mesedetan, eta industria-mundura itzuli zen Iron Ore Company of Canadako presidente gisa (1977-1983). 1983ko ekainean, Alderdi Kontserbadoreko buruzagi izatea lortu zuen. Urte horretako hauteskundeetan legebiltzarreko aulki bat lortu ondoren, garaipenerako bidean jarri zuen Alderdi Kontserbadorea 1984ko hauteskunde orokorretan. Ronald Reagan Estatu Batuetako lehendakariarekin Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna izenpetu zuen 1988an, eta alderdia garaipenera eraman zuen berriz ere urte horretan bertan. 1993an, politika utziko zuela esan zuen, eta dimisioa aurkeztu zuen krisi ekonomikoaren eta hauteskundeetan jasandako porrotaren ondoren. Kim Campbell izan zuen ondorengo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brian Mulroney |