Biopolimero
Biopolimeroak izaki bizidunek sortzen dituzten polimeroak dira; alegia, biomolekula polimerikoak dira. Polimeroak direnez gero, lotura kobalente bidez lotutako monomeroz osaturik daude. Biopolimeroen hiru mota nagusi daude, erabiltzen duten unitate monomerikoaren eta egituraren arabera: polinukleotidoa (DNA eta RNA), nukleotidoz osaturik daudenak; polipeptidoak, aminoazidoz osatutako polimero laburrak direnak; eta polisakaridoak, karbohidratoen egitura polimerikoak direnak. Badaude beste biopolimero batzuk ere, adibidez kautxua, suberina, melanina eta lignina.
Lurreko biopolimerorik eta konposatu organikorik arruntena zelulosa da. Landareen materiaren % 33 inguru zelulosa da. Kotoiaren zelulosa edukia % 90ekoa da, eta egurraren kasuan % 50ekoa da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |