[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bilboren itsas blokeoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboren itsas blokeoa
Irudia
Motanaval blockade (en) Itzuli
Honen parte daBizkaiko kanpaina
Denbora-tarte1937ko apirilaren 6a - 1937ko ekainaren 19a
KokalekuBilbo
HerrialdeaSpanish Republic at War (en) Itzuli

Bilboren itsas blokeoa Espainiako Gerra Zibilaren bitartez eman zen. Frankistek Eusko Jaurlaritzak Europatik jasotzen zuen laguntza moztu nahi zuen. Frankisten aldeko egunkariek hesiak, mina-eremuak eta era guztietako ondorio kaltegarriak iragartzen zituzten itsasoz inguratzera ausartzen zenarentzat, baina blokeo ospetsua, errealitatea baino gehiago propaganda izan zen.[1]

1937ko apirilaren 6an, Francoren gobernuak Bilboren itsas blokeoa iragarri zuen. Britainia Handiak eta Frantziak ekimenari ez zioten aitortzarik adierazi eta soilik onartu zuten merkataritza ontzien kontrola hiru miliara. Bilbo babesten zuten kostaldeko bateriak nagusi ziren distantzia horretan, eta behin hiru miliako muga igarota merkantzia-ontziek bazekiten ez zituztela atxilotuko.

Euskadiko Itsas Armada Laguntzaileak, bere bou armatuekin, bestetik, aliatuen itsasaldia babesten zuen Royal Navyren laguntzarekin batera. Britainiar armadak ontzi korazatuak, gurutzontziak eta zenbait destruktore bidali zituen Bizkaiko Golkora, penintsulako uretan barneratzen ziren britainiar merkantzia-ontziak defendatzeko. Londresko Parlamentuak 1936an gerra-materiala bidaltzea debekatu bazuen ere, eta Londresek arazoak saihestu nahi bazituen ere, nazioarteko zuzenbidearen arabera faxisten blokeoa legez kanpokoa zen, eta, beraz, Royal Navyk Bilbo eta britainiar portuen arteko itsas trafikoa babestu behar izan zuen.

Blokeoa behin baino gehiagotan gainditu zuten Europako itsas ontziek:

  • Apirilaren 6an: Egun horretan bertan izan zen lehen gertakaria: Thorpehall ontzi ingelesa gerarazten saiatu ziren frankistak, baina hiru destruktore ingelesen laguntzarekin Bilbora iristea lortu zuen.[2]
  • Apirilaren 19an, W. H. Roberts kapitain galestar ausartak Donibane Lohizuneko portuko babeslekua utzi eta Bilborako bidea hartzea erabaki zuen. Bere ontzia, 'Seven Seas Spray' ('Zazpi Itsasoko Aparra'), elikagaiz beteta zegoen eta bazekien bizkaitarrek etsi-etsian behar zituztela. Itsasontzian George L. Steer (1909-1944) kazetariak zihoan. Apirilaren 20ko goizeko 9etan itsasontzia Erripako kaiaraino iritsi zen. Barruan janarien ia lau mila tona.[1]
  • Ekainaren hasieran, Lezo Urreztietaren zuzendaritzapean (1936ko irail amaieran egin zuen bezala), Panama banderako itsasontzi batek matxinoen itsas blokeoa hautsi eta armategi bat porturatu zuen. Portuan, albistearen oihartzuna bozkarioz zabaldu zen, kalitate handiko txekiar eta alemaniar armak heldu ziren: 200 metraileta, hegazkinen kontrako kanoiak, 10.000 errifle, eta 20 milioi bala, besteak beste.[3]

Royal Navyren ontziek Bizkaiak jasaten zuen itsas blokeoa arintzen laguntzeaz gain, milaka errefuxiatu ebakuatu zituzten itsasontziak ere babestu zituzten, Bilbo erortzear zegoenean.

  • Juan Pardo San Gil, Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39). Bilbo: Untzi Museoa, GFA, 2008, ISBN-10:8493034401. 998 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Ana Vega: "El héroe galés que burló el bloqueo fascista y trajo vino y aceite a Bilbao", El Correo Español, 2021-10-05.
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/francoren-gobernuak-bilboren-itsas-blokeoa-iragarri-zuen
  3. Steer, George L.. (2009 (1938)). The Tree of Gernika. Faber and Faber Ltd., 292 or. ISBN 978-0-571-25513-9..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]