Biarritzeko itsas museoa
Itxura
Biarritzeko itsas museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Biarritz |
Koordenatuak | 43°29′N 1°34′W / 43.48°N 1.57°W |
Webgune ofiziala | |
Itsas museoa Biarritzen dagoen museoa da, Ama Birjinaren harkaitza eta itsas bazterren gainetan. Art déco estiloko eraikina Joseph Hiriart arkitektoak 1933an eraiki zuten Atalaian. 1992an berreraikia, museoa ez ezik itsas-animaliak eta hegaztiak dituen aquariuma ere bada. Ikurra olagarro zuri bat du.
Museoaren egoitzak lau solairuak ditu[1]:
- Sotoan Bizkaiko golkoaren itsas-animalien aquariuma dago: arrainak, landareak, moluskuak eta krustazeoak.
- Lehendabiziko solairuan arrantza-teknikak, zetazeoak, balearen ehiza eta arrantzaleen bizitza azaltzen du.
- Bigarren solairuan marrazoen kobazuloa da. 120 m³ko solairuan marrazoak, arrain handiak eta itsas dortoka baten aztarnak daude.
- Hirugarren solairuan foken lekua daude (Charlie, Titounette, Sylvestrine eta Okera). Goizeko 10:30 eta arratsaldeko 17:00 artean bisitagarria da.
- Zabaltzan denda eta galeria ornitologikoa daude.
2005eko abenduaren 16an Okera eta Charlie izeneko fokak kume bat izan zuten. Foka berriari Naïa jarri zioten izena, jaiotako gatibutzan foka gris gutxienetariko bat izanik[1].
Museoak Donostiako Aquariumarekin batera lan egiten du Euskal Kostaldeko Itsaso Zentroan[2]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |