[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bitelogenina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bitelogenina izaki obiparoen arrautzetan agertzen den erreserbazko proteina energetikoa da. Fosfoglikolipoproteina konplexua da, kaltzioa lotzeko gaitasuna duena. Emeetan sortzen da estrogenoen kontrolpean. Hazten ari den oozitoetan barneratua da eta enbrioiaren elikapenerako ezinbesteko molekula izango da.

Arren kasuan, estrogenoen maila baxuak direla, ez da sortzen baina estrogeno jarduera duten konposatuek bitelogeninaren sintesia sortarazi dezakete. Gaur egun inguruneko konposatu estrogenikoen presentzia detektatzeko biomarkatzaile gisa proposatu izan da, organismo ar eta heldugabeetan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]