[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bhaskara II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bhaskara II.a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakभास्करा
JaiotzaVijaypura barrutia, Beed (en) Itzuli eta Bidar (en) Itzuli, 1114
HeriotzaUjjain, 1185 (70/71 urte)
Familia
AitaMaheśvara
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa eta astrologoa
Lan nabarmenak

Bhaskara (1114-1185), Bhaskara II.a eta Bhaskara Achārya ("Bhaskara irakaslea") izenez ere ezaguna, matematikari eta astronomo indiar bat izan zen. Bijjada Bidatik hurbil jaio izan zen (egungo Bijapurreko barrutia, Karnatakako estatua, Hegoaldeko India) eta Ujjaingo astronomia behatokiaren burua izan zen, Varahamihiraren eta Brahmaguptaren matematika tradizioa jarraituz.

XII. mendean, Bhaskara matematika eta astronomia ezagueren gailurra izan zen. Kalkuluan, astronomian, zenbaki-sistemetan eta ekuazioen ebazpenean lortutako ezagutza, beste inork ez zuen lehenago lortu hainbat mendetan. Bere zientzia lan garrantzitsuak hauek dira: Lilavati (aritmetikari buruz), Bijaganita (Aljebra) eta Siddhanta Shiromani (1150ean idatzia eta bi atal dituena: Goladhyaya (esfera) eta Grahaganita (planeten matematika)).

Besteak beste, hauek dira Bhaskarak matematikari egindako hainbat ekarpen:

  • Pitagorasen teoremaren froga azalera bera kalkulatuz bi modu desberdinetan eta gero gaiak ezeztatuz honako formula hau lortzeko: .
  • ax2 + b = y2 motako bigarren mailako ekuazio indeterminatuen ebazpenak.
  • Bhaskara II.a honako ondoriora iritsi zen: "1 zati zero = infinitu".