[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Beltran Pagola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beltran Pagola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeltrán Pagola Goya
JaiotzaDonostia1878ko otsailaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1950eko uztailaren 8a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k)Francisco Escudero Kontserbatorioa
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 65802297-b18c-4fd5-8c46-f022d43ecf6e Edit the value on Wikidata

Beltran Pagola Goya (Donostia, 1878ko otsailaren 28a - 1950eko uztailaren 8a), euskal musikagile, piano-jole eta musikako irakaslea zen. Hainbat donostiar musikari ospetsuren irakaslea izan zen.

Musikako ikasketak egin zituen jaioterrian Santestebanekin, eta Madrilen Tragórekin. 1898tik 1914ra bitarteko urteetan Donostiako kasinoko pianista izan zen. Geroago Donostiako kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta bertako orkestra sortu zuen. Ikasle izan zituen, besteak beste, Jose Maria Usandizaga, Pablo Sorozabal eta Tomas Garbizu.

Garrantzi handia izan zuen Pagolaren Tratado práctico de armonía liburuak. Musika lan aipagarriak ditu: Sinfonía vasca, orkestrarako; Humoradas vascas, piano eta orkestrarako; El monje organista, eta Pianorako Sonata.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]