Bastetania
Bastetania edo Mastiena erromatar konkistaren garaian Iberiar Penintsularen hegoekialdean zegoen lurralde bat zen. Dirudienez, garai hartako finkapenik garrantzitsuena egungo Kartagenan zegoen. Bertako biztanleak bastetaniar edo mastienar deituak ziren.
Bastetania erromatar konkistaren aurreko garai batean Iberiar Penintsulako hegoekialdeko eskualde batek jasotzen zuen izena da, egungo Granadako probintzia, Almeriako probintzia, Jaengo probintzia, Murtziako probintzia, Malagako probintzia eta Albaceteko probintzia hartzen zituen gutxi gora-behera. Bastetaniako hiri ezagunen artean, antzinako egileek Arkilaquis, Tutugi, Basti, Acci eta Iliberri aipatzen dituzte. Ez da lurralde kultural bat besterik, sekula izaera politikorik izango ez duena. Erromatarrek eskualde hori bertako hirietako bat zen Bastiren izena hartuz definitu zuten, hala ere, sekula eskualde osoko hiriburua izan ez zena.