Basmatxien matxinada
Basmatxien matxinada | |
---|---|
Mota | erresistentziako mugimendua gatazka |
Honen parte da | Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Gerra Zibila |
Denbora-tarte | 1916 - 1934 |
Data | 1916 |
Kokaleku | Russian Turkestan (en) |
Basmatxien matxinada (errusieraz: Басмачество, translit.: Basmachestvo, uzbekerako "Basmatxi" hitzetik eratorria, "gaizkileak"[1]) Errusiar Inperioaren eta Sobietar Batasunaren aurka Erdialdeko Asian piztutako matxinada izan zen, Islamean oinarrituta.
Mugimenduaren sustraiak 1916ko erreklutamenduaren aurkako biolentzian zeuden, Errusiako Inperioa Lehen Mundu Gerran soldadutzarako musulmanak deitzen hasi zenean lehertu zena. 1917ko Urriko Iraultzaren ondorengo hilabeteetan, boltxebikeek boterea hartu zuten Errusiako Inperioko leku askotan eta Errusiako Gerra Zibila hasi zen. Turkestango mugimendu politiko musulmanak gobernu autonomo bat osatzen saiatu ziren Kokand hirian, Fergana ibarrean. Boltxebikeek eraso bat egin zioten Kokandi 1918ko otsailean, eta 25.000 pertsona inguru hil zituzten bertan. Sarraskiak basmatxien laguntza piztu zuen, gerrilla-gerra eta gerra konbentzionala abiatu zutenak, eta Ferganako eta Turkestango eremu zabalak kontrolatu zituzten. Taldeko buruzagi garrantzitsuenak Enver Pasha eta, geroago, Ibrahim Bek izan ziren.
Mugimenduaren egoera 1920ko hamarkadaren hasieran oso aldakorra izan zen, baina 1923an Armada Gorriaren kanpaina zabalek kalte handiak eragin zizkieten basmatxiei. Armada Gorriaren kanpaina handien eta jarduera ekonomiko eta islamiarren inguruko kontzesioen ondoren, 1920ko hamarkadaren erdialdean, behera egin zuten basmatxien gaitasun militarrak eta herritarren babesak. Errusiaren nagusitasunaren eta sobietarren lidergoaren aurkako erresistentzia, neurri txikiagoan, berriro abiatu zen, Bigarren Mundu Gerraren aurreko garaiko kolektibizazio-kanpainei erantzunez[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Parenti, Christian. (2011-06-28). Tropic of Chaos: Climate Change and the New Geography of Violence. PublicAffairs ISBN 978-1-56858-662-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ Olcott, Martha B.. (1981). «The Basmachi or Freemen's Revolt in Turkestan 1918-24» Soviet Studies 33 (3): 352–369. ISSN 0038-5859. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errusiako Gerra Zibila
- Erdialdeko Asia Sobietarra
- 1920ko hamarkadako gatazkak
- 1930eko hamarkadako gatazkak
- Pannazionalismoa
- Nekazari matxinadak
- Errusiar Inperioaren aurkako matxinadak
- Asiako matxinadak
- Sobietar Errusiak (1917-1922) parte hartutako gerrak
- Sobietar Batasunak parte hartutako gerrak
- Uzbekistanek parte hartutako gerrak
- Mugimendu zuria
- Sobietar Errusiak (1917-1922) egindako inbasioak
- Sobietar Batasunak egindako inbasioak
- Erakunde antikomunistak
- Afganistango Gerra Zibila (1928-1929)