[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Balkanak

Koordenatuak: 42°N 22°E / 42°N 22°E / 42; 22
Wikipedia, Entziklopedia askea
Balkaniko» orritik birbideratua)
Balkanak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMusala (en) Itzuli
Motapenintsula, eskualde kultural, eskualde historiko eta eskualde geografiko
Azalera470.000 km²
EponimoaBalkanetako mendikatea
Geografia
Map
Koordenatuak42°N 22°E / 42°N 22°E / 42; 22
Ur-gorputzaMediterraneoa
Adriatikoa
Jonikoa
Egeo
Itsaso Beltza

Balkanak edo Balkanetako penintsula[1], Europako hego-ekialdeko eskualde historiko eta geografikoa. Azalera 728.000 km² inguru da, eta 53 milioi biztanle ditu.

Danubio ibaiak eta haren adar Savak iparraldetik mugatzen dute, eta Adriatikoak, Mediterraneoak eta Itsaso Beltzak inguratzen dute gainerako aldeetatik. Otrantoko kanalak bereizten du Italiatik; Dardanelo eta Bosforo itsasarteek Asia Txikitik.

Hiru mendilerrok zeharkatzen dute Balkanetako penintsula: Dinariar Alpeak Albania eta Peloponesoko mendietatik luzatzen dira Mediterraneoraino; Balkanak ipar-ekialdean hedatzen dira eta Rodope mendiak Ipar Mazedoniaren iparraldean.

Eskualdean estatu hauek daude:

Lurraldearen gehiena Balkanetan duten estatuak:

Lurraldearen zati txikiak soilik dituzte Balkanetan:

Antzinatean, Balkanetako herrien historia Grezia, Iliria, Mazedonia eta Epiroko historiarekin lotuta egon zen. K.a. II. mendetik aurrera, erromatarren eskuetan egon zen, eta 395ean Bizantziar Inperioaren osagarri bihurtu zen. Godoen, hunoen eta abaroen inbasioen ondotik, VII. mendean, herri eslaviarren zabalkundeak itxuratu zuen Balkanen iparraldeko osaera etnikoa (Bulgaria, Serbia, Kroazia, Eslovenia, Bosnia eta Herzegovina, Montenegro, Mazedonia). Turkoek XIV-XV. mendeetan hartua, Balkanetako penintsula haien mende egon zen XIX. mendean askapen-mugimenduak gorpuztu ziren arte. Otomandar Inperioaren zatiketan esku hartu nahi izan zuten Europako estatuek larriagotu zuten herri horien egoera (turkoen eta errusiarren arteko gerra, 1877-1878).

Balkanetako Gerrak (1912-1913)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiarrek Itsaso Beltzeko itsasarteak menderatzeko egin zituzten ahaleginek turkoen erabateko gainbehera ekarri zuten. Lehen gerran, Balkanetako Liga (Serbia, Bulgaria, Grezia, Montenegro) nagusitu zen, eta Otomandar Inperioaren ahultzea ekarri zuen (Londresko Ituna, 1913). Albaniak burujabetza eskuratu zuen haren ondorioz. Bigarren gerran, bulgariarrak Serbiaren eta Greziaren aurka altxatu ziren, Balkanetako lurraldeen banaketa zela eta. Errumania eta Otomandar Inperioa borrokan sartu ondoren, Bulgariak gerra galdu zuen eta haren eremua Mazedonia, Grezia eta Serbia artean banatu zuten; Edirne eta Ekialdeko Trazia turkoen eskuetan geratu zen, eta Dobruja Errumaniaren eskuetara igaro zen.

Bi mundu-gerrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balkanetako penintsulan hasi zen Lehen Mundu Gerra, eta gudu garrantzitsuak izan ziren bertan: Austriaren eta Bulgariaren erasoa Serbiaren aurka (1915), Dardaneloetako ekintzaren porrota eta aliatuen erasoa Mazedonian (1916, 1918). Bigarren Mundu Gerran ere eraso bortitzak jasan zituen: Italiak Albania hartu zuen (1939), italiarren erasoa izan zen Grezian (1940), eta Ardatzeko osteek lurralde guztiak hartu zituzten (1941-1944).

1945aren ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde nagusien arteko orekak eta gerra hotzak itxuratu dute Balkanetako penintsulako banaketa politikoa XX. mendearen bukaera arte: Grezia eta Turkia NATO erakundeko partaide ziren, Bulgaria Varsoviako Hitzarmenekoen artekoa zen, Jugoslavia bi blokeen erdian zegoen, eta, 1977 arte, Txina aldera lerratu zen Albania bere aldetik. Balkanetako herrietako antolamendu politikoa arras aldatu zen 1990etik aurrera.

«

Ezjakintasun hori, ordea, orokortu egin da, eta Balkanei buruz dugun uste osora zabaldu. Batzuentzat, penintsula honetan eslaviarrak dira nagusi, baina hori ez da horrela: Balkanetan bizi diren hirurogeita hamar milioi biztanleetatik, eslaviarrak herenak baino ez dira. Eslaviarrek berek, zeharka bada ere, zabaldu duten gaizkiuste hori dela-eta, Errusiak Balkanetan esku hartzeko eskubidea duela uste izan du; eta hala uste du, oraindik ere

Ismail Kadare (1999).

»

[2].


1991. urtean Esloveniak eta Kroaziak independentzia eskuratu zuten, aurreko Jugoslaviatik bereizita eta gerra latzen ondorioz, Kroaziaren eta Serbiaren artean batez ere. Urte berean, Mazedoniak aldarrikatu zuen burujabetzak Greziak ez zuen onartu, baina, azkenik, Mazedonia ere estatu bihurtu zen. 1992ko martxoan, Bosnia Herzegovinak independentziaren aldeko hautua egin zuen, Bosnia eta Montenegroko errepubliketatik banatzeko epea luzatu duen arren. Eslovenia, Kroazia, Bosnia eta Herzegovina, Mazedonia, Serbia eta Montenegroz gainera, Kosovo lurralde albaniarra Albaniari begira jarri zen, eta Serbiaren aurkako gerra baten ondoren (Kosovoko Gerra, 1996-1999) independentzia aldarrikatu zuen 2008an.

2014ko abenduaren 4an, armamentuaren inguruko kontrola berreskuratu zuten Balkanetako herriek[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-01-10).
  2. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
  3. «Armamentuaren gaineko kontrola bereganatu dute Balkanetako herriek», Berria, 2014-12-05

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]