Balkanetako Gerrak
Itxura
Balkanetako Gerrak 1912 eta 1913an Europako hego-ekialdean gertatutako bi gerra izan ziren: Balkanetako Lehen Gerra eta Balkanetako Bigarren Gerra. Hauetan zehar, Balkaniar Ligak, (Bulgaria, Montenegro, Serbia eta Greziak), lehenik, otomandar Mazedonia eta Traziaren zatirik handiena konkistatu zuen, ondoren, lurralde berriak banatzeko. Bulgariak porrota jasan zuen bere lehengo aliatuen aurka, eta hasieran promes egin zitzaionetik asko galdu zuen.