Boligee Hill
Itxura
Boligee Hill | |
---|---|
AEBko Leku Historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alabama |
Alabamako konderri | Greene konderria |
Koordenatuak | 32°45′36″N 87°59′20″W / 32.76°N 87.989°W |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 82002014 |
Boligee Hill, gaur egun Myrtle Hill izenarekin ezaguna, plantazio etxea ospetsua da. Estatu Batuetako Alabama estatuan dago, Boligee herritik gertu.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1835ean John David Means doktoreak Newberrytik (Hego Carolina) Alabamara emigratu zuen eta Boligee Hill plantazioa ezarri zuen. Doktoreak, 1850eko Greene konderriko erroldaren arabera, 110 esklabo zituen.[2]
Etxea 1840an eraiki zuten. 1869an Hays familiak erosi zuen. Myrtle Hall izena hartu zuen inguruan hazten den "sweet myrtle" edo lasturrin landarea (Acorus calamus) delakoagatik. Jabetza 2007an zaharberritu zuen Beeker familiak. Bere garrantzi arkitektonikoa dela eta, eraikuntza Toki Historikoen Erregistro Nazionalean sartu zen, 1982ko otsailaren 19an.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Etxearen atzealdea 1936an.
-
Sarrera nagusia.
-
Sarrerako hallen dagoen eskailera.