[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Azido erretinoiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido erretinoiko
Formula kimikoaC20H28O2
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Motaazido organiko eta A bitamina
Masa molekularra300,209 Da
Identifikatzaileak
InChlKeySHGAZHPCJJPHSC-UHFFFAOYSA-N
ChemSpider5337
PubChem5538
Gmelin26536
ChEMBLCHEMBL1235644
Human Metabolome DatabaseHMDB0244343

Azido erretinoikoa konposatu organikoa da, C20H28O2 formula duena, azido karboxilikoen familiakoa eta A bitaminaren hiru formetako bat. Solido kristalino hori-laranja da. Zintzilik dagoen katean lau lotura bikoitz dituenez zis-trans isomeria agertzen du[1].

Azido osorik-trans-erretinoikoa

Azido erretinoikoaren isomeroen artean azido osorik-trans-erretinoikoa, tretinoina, ugariena da. Azido 13-zis-erretinoikoa, isotretinoina, eta azido 9-zis-erretinoikoa, alitretinoina, ere aipatzekoak dira.

Azido osorik-trans-erretinoikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido osorik-trans-erretinoikoa ezinbestekoa da enbrioi-garapenerako, arren ugalkortasunerako, hezur-hazkundearen erregulaziorako eta immunitaterako. Azido osorik-trans-erretinoikoa kordatuentzat nahitaezkoa da, baita ordena handiagoko animalientzat ere, hala nola arrainentzat eta gizakientzat. Enbrioi-garapen goiztiarrean, enbrioiaren eremu espezifiko batean sortutako azido osorik-trans-erretinoikoak ardatzaren aurreko/atzeko enbrioian zehar dagoen posizioa zehaztea ahalbidetzen du, enbrioiaren atzealdearen garapena gidatzen duen zelularteko seinaleztapen-molekula gisa balio baitu.

Zis-isomeroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alitretinoina eta isotretinoina zis-isomeroaik azalean zehar aplikatzen dira aknea[2] eta eguzkiaren ondoriozko azalaren zahartzea tratatzeko.

Ikus, halaber

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Tretinoin» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  2. Osakidetza. Azido erretinoiko bidezko tratamendua. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.