[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aza-tximeleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aza-tximeleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaPieridae
LeinuaPierini
GeneroaPieris
Espeziea Pieris brassicae
(Linnaeus, 1758)
Datu orokorrak
OstalariaTropaeolum majus, Hereze, Brassica, Brassica oleracea var. botrytis, Brassica rapa var. glabra, Errefau min, Bunias orientalis, garbantzu, Errefau, Erysimum hieraciifolium, Sisymbrium austriacum, Sisymbrium irio, Tropaeolum peregrinum, Berteroa incana, Brassica juncea, Crambe maritima, Erysimum scoparium, Hesperis matronalis, Urdinbelar, Artzain-zaku, Rorippa, Arabis allionii, Itsas kakile, Draba incana, Erysimum cheiri eta Reseda odorata

Aza-tximeleta (Pieris brassicae) Pieridae familiako tximeleta da. Zuria da, Linnaeusek 1758an aurkitua.

Lepidoptero honen larba Brassicaceae familiako hostoetaz elikatzen da. Artropodo honen harrak kalte handiak eragiten dizkio azari[1], laborantzan izurrite garrantzitsua delarik.

Europa, iparraldeko Afrika eta Asiatik hedatuta dago, baita Himalaiaz haratuago ere.[2]

Kontserbazio egoerari dagokionez, ez da IUCNren Zerrenda Gorrian[3] aurkitzen.

Banaketa area

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia Paleartiko osoan agertzen den lepidopteroa da, Europa, Afrika iparraldea eta Asian agertzen da, Himalaia, Txina, Errusia eta Japonian adibidez. Ipar Amerikan oso ale gutxi aurkitu dira eta ez da bertan finkaturiko animaliatzat hartzen. Zeelanda Berrian arazo larriak sortzen ditu nekazaritzan, plaga potentzial gisa hartzen da.[4]

Ale helduek (imagoek) 50-60 mm luze dira, arrak emeak baino txikiagoak direlarik. Zuriak dira batez ere, kosta apikaletan ilunak diren arren. Emeen kasuan, aurreko hegoetan bi puntu beltz ageri dira. Atzeko hegoen aurreko zatian ere puntu beltz bat ageri zaie. Alde bentralean, kolore berde zurbila hartzen dute, sastraka artean mimetizatzeko.[5]

Arrautzak luzexkak eta horiak dira, gehienez 1,5 mm-ko luzera eta 0,5 mm-ko zabalera izaten dute. Larbek jaiotzean kolore grisa izaten duten arren, denborarekin kolore horiko hiru marra longitudinal agertzen dira, bat bizkarraldearen erdian eta beste biak espirakuluen gainean. Gorputzean zehar setak aurkezten dituzte. Itxura, usai nazkagarriarekin batera, harrapakariak uxatzeko erabiltzen dute.

Aza-tximeletaren beldarra.

Aza-tximeletek bi errunaldi izaten dituzte urteko. Ugalketa garaia udaberrian hasten da -lehen errunaldia- eta uda osoa irauten du -bigarren errunaldia-. Emeak 20-100 arrautza erruten ditu brasikazeoen hostoetan. Bi aste baino lehen arrautzek eklosionatu egiten dute.

Gainontzeko tximelen kasuan ez bezala, larbak taldean bizi dira. Lehen mudaren ostean, larbek landare osoa okupatzen dute, talde txikiagoetan banatuta. Muda bakoitzean, tamaina emendioa gertatzen da, elikagai beharrak ere hala egiten duelarik.

Larbak, beldar izenez ere ezagunak, uda hasieran parekatzen dira. Beldar hauek udazken hasiera arte elikatzen dira, ondoren krisalida bihurtu eta negua pasatzen duelarik.

  • Pieris brassicae azorensis Rebel, 1917
  • Pieris brassicae brassicae Linnaeus, 1758
  • Pieris brassicae cyniphia Turati, 1924
  • Pieris brassicae cypria Verity, 1908
  • Pieris brassicae italorum Stauder, 1921
  • Pieris brassicae nepalensis Gray, 1846
  • Pieris brassicae ottonis Rober, 1907
  • Pieris brassicae subtaeniata Turati, 1929
  • Pieris brassicae wollastoni Butler, 1886

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Savela, Markku (2014). «Lepidoptera and some other life forms» (en inglés). Noiz kontsultatua: 2020-12-16.
  3. UICN (2014)
  4. «Great white cabbage butterfly». Ministry of Agriculture and Forestry. Noiz kontsultatua: 2020-12-16.
  5. Aguado Martín, L.O. (2007). Las mariposas diurnas de Castilla y León (Lepidópteros ropalóceros) Especies, biología, distribución y conservación I. Valladolid: Junta de Castilla y León. p. 1041. ISBN 978-84-9718-473-1.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]