[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ayyam'i'Há

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ayyám-i-Há edo Tarteko egunak (arabieraz, ايام الهاء) bahá'í egutegiko ospakizuna da.[1] Lau edo bost egun irauten ditu urtearen arabera. Egutegi horretako azken bi hilabeteen artean izaten da; Mulk eta Ala ren artean, alegia; otsailaren amaiera eta martxoaren hasieran egutegi gregorianoan. Ayyam-i-Há-ren luzera aldatu egiten da hurrengo ekinokzio-unearen arabera;[2] horrela, hurrengo urtea ekinokzioarekin batera hasten da beti.

2022ko Ayyam-i-Ha-k bost egun iraun zituen, otsailaren 24an eguzkia sartu zenetik martxoaren 1ean (asteartea) eguzkia sartu zen arte.

Báb-ek, Bábí Fedearen sortzaileak, Badi egutegia ezarri zuen Kitáb'ul Asmá-n (Izenen Liburuan), persierazko Baian-ean (Azalpenean) eta beste zenbait idazlanetan.[3] Urtea 19 eguneko 19 hilabetetan banatu zuen, eta egun batzuk tartekatu zituen ilargi-egutegia eguzki-egutegi ere izan zedin. [oh 1]. Tartekatze horrek islamarekiko erabateko haustura ekarri zuen, Koranean tarteko egunik gabeko 12 hilabeteko egutegi islamiarra ezartzen baita.[oh 2][4] Hauslea izan bazen ere, Bab-ek ez zuen zehaztu egun horiek egutegiaren zein tokitan tartekatu behar ziren.

Geroago, Bahá'u'lláh-k Badí egutegia berretsi eta onartu egin zuen Kitáb-i-Aqdas bere lege liburuan.[oh 3][5] Egun tartekatuak baraua baino lehen ospatu behar zirela ezarri zuen, Alá hilabetearen aurretik, alegia. Izen berezia ere eman zien, «Ayyám-i-Há» edo «Ha-ren Egunak». [oh 4][4]

Sinbolismoa eta ospakizuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ayyam-i-Ha hitzak "Ha-ren egunak" esan nahi du literalki. Badi egutegiaren hilabete bakoitza Jainkoaren ezaugarri baten izena du, Ayyam-i-Há, ordea, atributuetatik haraindi dagoen Jainkoaren esentziari eskaintzen zaio, "Ha" (H hizkia) Jainkoaren esentziaren sinbolo gisa erabili baita bahá'í idazki sakratuetan. [4][6] Arabiar abjad sistemaren arabera, Há letrak bost zenbakiaren balioa du, Badi egutegiko Ayyám-i-Há egunen gehieneko kopuruaren berdina. [4] Ayyam-i-Ha garaian Jainkoa eta bere bakartasuna ospatzen dute bahá'íek, maitasuna, adiskidetasuna eta batasuna erakutsiz. Kasu askotan, opariak egiten dizkiote elkarri ezaugarri horiek adierazteko. Opari-aldia dela eta, batzuetan Gabonekin alderatzen da, baina bahá'í gehienek opari txikiak baino ez dituzte trukatzen, opariak ez baitira gune nagusia. Karitate eta borondate oneko garaia ere bada, eta sarritan bahá'í-ek proiektu humanitariotan parte hartzen dute egun horietan. [7]

  1. The Oxford Companion to the Year: An Exploration of Calendar Customs and Time-Reckoning liburuaren arabera, tarteko egun deritzogun bost horietatik lau "epagomenalak" dira, hau da, urtebetean egun kopuru bera duten egutegiko egunen kopurua egiteko gehituak. Beraz, definiio horren arabera, Ayyám-i-Há egunetatik bosgarrena baino ez zen tartekatua izango
  2. Koran, 9. sura, 36-37. txatalak
  3. Kitáb-i-Aqdas, 127. paragrafoa, 147. oharra
  4. Kitáb-i-Aqdas, 16. paragrafoa, 147. oharra

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Esslemont, J.E.. (1980). Baháʼu'lláh and the New Era (Bahá'u'lláh eta Aro Berria). (5. argitaraldia) Wilmette, Illinois, USA: Baháʼí Publishing Trust, 178–179 or. ISBN 0-87743-160-4..[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) Justizia Etxe Unibertsala. (2014ko uztailak 10). To the Baháʼís of the World (Munduko Bahá'íei). .
  3. (Ingelesez) Shoghi Effendi. Baha'i World Volumes, 5. lib. 1932-1934. , 360tik aurrera or..
  4. a b c d (Ingelesez) Taylor, John. (Irailak 1, 2000). On Novelty in Ayyám-i-Há and the Badí Calendar (Ayyam-i-Ha eta Badi egutegiaren berrikuntzari buruz). bahai-library.org.
  5. (Ingelesez) Baháʼu'lláh. (1992 (1873)). The Kitáb-i-Aqdas: The Most Holy Book (Kitab-i-Aqdas: Libururik Sakratuena. Wilmette, Illinois, USA: Baháʼí Publishing Trust, 24–25 or. ISBN 0-85398-999-0..
  6. (Ingelesez) Justizia Etxe Unibertsala. (1992). Notes of the Kitáb-i-Aqdas (Libururik Sakratuena, oharrak). Wilmette, Illinois, USA: Baháʼí Publishing Trust, 178 or. ISBN 0-85398-999-0...
  7. (Ingelesez) National Spiritual Assembly of the Baháʼís of the United States. (2006ko ekainak 28). Baha'is mark New Year with charity, period of fasting. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]