[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Atezain automatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atezain automatikoa.

Atezain automatikoa eta, irudiak transmititzen dituenean, bideoatezaina eraikin bateko ate nagusitik eraikineko etxebizitz edo sailarekin ahotsez (batzuetan irudiz ere bai) harremanetan jartzeko komunikazio-gailuak dira, etxe askoren artean aukeratzeko balio duen txirrin mota bat.

Interfono ere deitzen zaio. Gehienetan ate nagusia urrutitik irekitzeko ere erabiltzen da. Sarrerako terminalak etxebizitza edo nahi den sailera deitzeko botoiak izaten ditu, alboan etxebizitzaren kode edo zenbakiarekin batera, eta jasotzen den seinalea entzuteko bozgorailu bat. Botoia sakatzen denean, beste terminalean dagoen txirrin batek jotzen du dagokion etxebizitza edo sailean, norbait deitzen ari dela ohartarazteko; terminal horretatik ahotsez komunika daiteke deitu duen pertsonarekin eta hari atea ireki ere bai, horretarako botoia sakatuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.