[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikikasi

Atari honetan, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak sortutako ikas-egoerak biltzen dira. Ikas-egoera hauek Talaios Kooperatibaren eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen (HUHEZI) artean garatu dira. Gure helburua da, 2023/2024, 2024/2025, 2025/2026 eta 2026/2027 ikasturteetan bederatzi ikas-egoera diseinatzea. Ikas-egoera horiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ziklorako izango dira. Lehen ziklorako lau ikas-egoera egongo dira eta bigarren ziklorako bost. Horietan landuko diren konpetentzien artean, konpetentzia digitalaren lanketa bermatuko da diseinuan. Horren ildotik, Wikipedia edo Txikipedia bezalako tresna parte-hartzaileen erabilera eta bertako ekoizpenak sustatuko dira, beharrezko baliabide, errubrika eta ideia gehigarri guztiekin. eta, ikerketa-proiektu baten bitartez, dira

Aldi berean, ikas-egoera hauek inplementazioan konpetentzia digitalaren alorrean izandako emaitzak ikertzen ari gara. Zure ikastetxean ikas-egoerak landu nahi badituzu, idatzi mezu bat jmolinero﹫mondragon.edu helbidera, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Lehen zikloa

[aldatu iturburu kodea]

Bigarren zikloa

[aldatu iturburu kodea]