[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ataramiñe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ataramiñe
Datuak
Motaargitaletxea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera2002

Ataramiñe kultur elkartea 2002. urtean eratu zen argitaletxe bat da. Euskal errepresaliatu politikoen sorkuntza lana sustatu eta zabaltzeko asmoz sortu zen.

2002. urtean Ataramiñe'02. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak argitaratu zuen, Euskal Preso Politiko hainbaten poema, bertso, narrazio eta testu laburrekin batera, irudiak eta marrazkiak ere biltzen zituena.

Harrez gero, urtez urte argitaratu du Ataramiñe bilduma, urteari dagokion zenbakiarekin.

2018. urtean ez zen Ataramiñe urtekaririk argitaratu.

Bildumarekin batera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko presoek egindako hainbat literatura lan argitaratu du, dagoeneko katalogo luzea osatuz.

Bestelako argitaletxeetan ere kaleratu ohi dituzte Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek beraien literatura lanak. Izan ere, Ataramiñeren asmoa ez da Kolektibo horretako lan guztiak berak argitaratzea, egilea gizartean modu naturalean agertu eta obraren beraren tratamendu eta zabalkundeari begira horrela hobeto delakoan. Azken batean, Ataramiñek kaleratu egiten du dena delako arrazoien medio bestela argitaratu gabe geldituko liratekeen lanak edo, baita ere, egileak berak Ataramiñen argitaratu nahi duenean.

Musika CDak, —presoen hitzak dituztenak—, eta mahai-joko bat ere argitaratu ditu Ataramiñek.

Lunaren Goiztiri liburua ez du preso edo errepresaliatu batek idatzi. Joan Luis Mugertza idazle elgoibartarrak idatzi zuen, Jose Mari Sagarduiren alaba hura bisitatzera joateko bidaiaren kontakizuna da, eta Sagarduik espetxean 25 urte bete zituenean argitaratu zen, 2005. urtean [1].

Ataramiñe... kantuz presoen poemak hainbaten artean musikatu eta abestutakoak dira. 2007. urtean argitaratu zen[2] [3].


Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ataramiñe bilduma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ataramiñe'02. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak (2002)[4] [5];
  • Ataramiñe'03. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak (2003)[6];
  • Ataramiñe'04. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak (2004) [7] [8];
  • Ataramiñe'05. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak (2005) [9];
  • Ataramiñe'06. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak (2006) [10];
  • Ataramiñe'07. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak (2007) [11];
  • Ataramiñe'08. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak (2008)[12];
  • Ataramiñe'09. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak (2009) [13];
  • Ataramiñe'10. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak' (2010)[14];
  • Ataramiñe'11. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak' (2011)[15];
  • Ataramiñe'12. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak' (2012)[16];
  • Ataramiñe'13. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak' (2013)[17];
  • Ataramiñe'14. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak' (2014)[18];
  • Ataramiñe'15. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak' (2015)[19];
  • Ataramiñe'16. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak' (2016)[20];
  • Ataramiñe'17. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak' (2017)[21];

Bestelako argitalpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ataramiñe’05 Lunaren goiztiri etengabe
  2. Ataramiñe…Kantuz! Eskerrik asko denei!![Betiko hautsitako esteka] guaixe.net
  3. Ataramiñe…. Kantuz!!en Sakandarren elkartasuna[Betiko hautsitako esteka] guaixe.net
  4. ataramiñe 1. zenbakia susa-literatura.com
  5. Ataramiñe aurkeztu da, euskal errepresaliatu politikoen literatur koadernoa sustatu.com
  6. Aurtengo Ataramiñe[Betiko hautsitako esteka] berria.info
  7. Kartzelako letrak[Betiko hautsitako esteka] berria.info
  8. Sarrionandiaren akorduak[Betiko hautsitako esteka] euskarakultur.org
  9. ataramiñe’05 Durangoko Azokan etengabe
  10. Ataramiñe 06 etengabe
  11. Ataramiñe 07 etengabe
  12. Ateramiñe 08
  13. Ataramiñe 09
  14. Ataramiñe’10 aurkeztu dute Bilbon
  15. Ataramiñe’11
  16. Ataramiñe’12
  17. Ataramiñe’13
  18. Ataramiñe’14
  19. Ataramiñe’15
  20. Ataramiñe’16
  21. Ataramiñe’17
  22. "El silencio del infierno"
  23. "Kartzelako leihotik"
  24. "Gosea lagun laguna"
  25. "Seineri aurrez aurre kontaturik ipuinak"
  26. Lunaren goiztiri
  27. "Azeria gosetia"
  28. "Claude Gueux"
  29. Zimaren abenturak
  30. 'Ataramiñe kantuz': Euskal presoen poema musikatuak argia.com
  31. Kartzelako neurriak
  32. Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar
  33. Penumbras de un ayer. Poesia bilduma
  34. Mikel Orbegozoren “Preso Nago” komiki liburua aurkeztuko du Ataramiñek abenduaren 2an Iruñean
  35. Ametsen txokoan bizi naiz
  36. Bakarmortuko kronikak
  37. “Espetxetik at”
  38. “Fakin Xokona”
  39. “Sasian barna”
  40. “Kandela bat pizteko behar dena”
  41. [musika CDa “Ametsen txokoan”]
  42. “Preso Nago 2”
  43. “Z²”
  44. “Agurra eta Ohorea”
  45. “Ainarak herrira itzuliko dira”
  46. “ATERA”
  47. “Urte ilunak”
  48. “Burdin elorri arantzetan”
  49. “Ilargiraino”
  50. “Kartzelako kronikak”
  51. “Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin”
  52. “Haizea eta lizar magikoa”
  53. “Haizea
  54. “Axelko eta otsoko bertsotan”
  55. “Udaberrian biziko gara”
  56. “Errexel berdeak”
  57. “Txori mezulariak”
  58. “Hamaika desio utopiarako”
  59. “Egia baten egunerokoa”
  60. “Gure memoria, gure historia”
  61. “Amonaren ipuin magikoak”
  62. “Basatza”
  63. "Zaldi Zoro"
  64. “Gure Ama-Lur feminista da”
  65. “Orale compadre... nos vemos en Iparralde”
  66. “Urrun da zeru urdina”
  67. “Barruan”
  68. “Zaldi Berdea”

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]