Atapuercako aztarnategi arkeologikoa
Atapuerca arkeologia gunea1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, v |
Erreferentzia | 989 |
Kokalekua | Espainia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Atapuercako aztarnategi arkeologikoa aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoen multzo bat da, Iberiar penintsulako gizakien aztarnarik zaharrenetako batzuk dituena. Atapuercako mendilerroan, Burgosen, Gran Dolina aztarnategian, Homo antecessor espeziearen aztarnak topatu zituzten, gutxienez 800.000 urte zituztenak, eta Elefantearen Siman, zehaztu gabeko Homo espezie batekoak eta 1,2 milioi urtekoak. Arrasto horiek agerian geratu ziren XIX. mendean trenbide bat eraikitzean.
Atapuercako aztarnategi arkeologikoa bertan topatutako historiaurreko aztarna garrantzitsuengatik ezaguna da, batez ere 1976tik, eta hauek direla-eta ingurua Gizateriaren Ondaretzat hartu dute. Aurkikuntzen artean, gutxienez hiru hominido mota daude: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute.
Juan Luis Arsuaga, Eudald Carbonell eta José María Bermúdez de Castro 1991tik aurrera aztarnategiko ikerlari nagusiak dira.
Atapuerkako Gran Dolina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gran Dolinako TD6 mailan, gizakien dozenaka fosil aurkitu zituzten 1994an. Hain zuzen ere, fosil horietan aurkitu zituzten kanibalismoaren aztarna zaharrenak.
Europara iritsitako lehenbiziko biztanleak Homo antecessor espezietakoak ziren; haien aztarnak aurkitu zituzten Atapuercako aztarnategi honetan.
Hominido horiek animaliak jaten zituzten -besteak beste, zaldiak, [[errinozeroak, adarzabalak, bisonteak eta basurdeak-, landareak eta fruituak -almezak, esaterako-, bai eta gizakiak ere.
Giza Eboluzioaren Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burgos hirian kokatuta, aztarnategiak topatutako ondare garrantzitsutik abiatuta Giza Eboluzioaren Museoa eraiki eta 2010ean zabaldu zuten. Gizartean Atapuercak ekarritako guztia jakinarazteko eta bere garrantziaz jabetzeko topagune interesgarria da zalantzarik gabe.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Aztarnategiari buruzko webgunea.
- (Gaztelaniaz) http://www.atapuerca.org