[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Astroturfing

Wikipedia, Entziklopedia askea
AstroTurf belar artifiziala.
Belar artifiziala oso gertutik ikusia.

Astroturfing terminoak hauteskunde-propagandaren eta merkataritza-iragarkien arloko harreman publikoen kanpainei egiten die erreferentzia, norbaiten ekintzak naturaltasun-itxura eman nahi duenean, bere inguruko gizartetik jaiotako ekimen bat izango balitz bezala. Izena ingelesezko hitz-joko bikoitz batetik dator, grassroots kontzeptutik abiatuta (hitzez hitz "belar-sustraia", metaforikoki "oinarrizko mugimendu"). Kontzeptu horrek balio du komunitate bateko kideen elkarreraginetik "behetik" sortzen diren gizarte-oinarriko mugimenduak kalifikatzeko. Bestalde, AstroTurf belar-artifizialaren marka estatubatuar ezaguna da, eta bere produktuak itxura naturala izateko diseinatuta daude. Hala, astroturfing-ek artifizialtasun horri egiten dio erreferentzia, zenbait kanpaina komertzialen gizarte-oinarri faltsu horri.

Horrelako kanpaina baten helburua da erakunde politiko edo komertzial baten ekintzak mozorrotzea, euren ekintza bat-bateko erreakzio publiko independentea bezala agertuz, beste entitate, produktu, zerbitzu eta abarren aurrean.

Horretarako, astroturferrak (intoxikatzaileak) itxuraz askotarikoak eta geografikoki banatuak diren gizabanako gutxi batzuen ekintzak antolatzen saiatzen dira, bai jarduera esplizitu, subliminal eta are ezkutuagoen bidez, eta kausa baten zale sutsuen itxura ematen dute.

Gai batengatik interesa duen partikular batek, enpresa handiek, erakunde aktibistek edo irabazi asmorik gabekoek antolatu eta finantzatutako talde profesionalek antola dezakete astroturfing-a.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]