Aroa Uharte
Aroa Uharte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara errusiera errumaniera katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Aroa Uharte Zubillaga (Leitza, Nafarroa Garaia, 1984) itzultzailea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte Ederretako ikasketak egin zituen Aroa Uhartek. Erasmus egin zuen Errumanian, eta, errumaniera ikasita, bururatu zitzaion eslaviar filologia egitea eta Bartzelonara joan zen eslaviar filologia ikastera. Poloniera eta errusiera, eta hango historia, literatura, filosofia ikasi zituen eslaviar filologia egitean. Ondoren bigarren Erasmus bat egin zuen, Moskun eta masterra San Petesburgon. Etxera itzulita Errusiaren inguruko ikastaroa eskaintzen jardun zuen, Donostian, EHUn, errusiar hizkuntza, historia eta literaturaren inguruko ikastaroa hain zuen.[1]
Itzultzaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulpengintzan lehen pausuak Sergei Doblatoven Filiala (Katakrak, 2017) itzultzen eman zituen Amaia Apalauzarekin batera, eta ondoren, Txalapartak eskatuta, Leninen Estatua eta Iraultza itzuli zuen. Horrez gain, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak (EIZIE) urtero antolatzen duen Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketa irabazi zuen, eta urtebeteko epean Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak itzuli zuen.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sergei Doblatoven Filiala (Katakrak, 2017) (Amaia Apaulazarekin)[3]
- Leninen Estatua eta Iraultza (Txalaparta, 2020)[4]
- Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak (Erein, 2020).[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Guallar, Saioa Alkaiza. «Aroa Huarte, errusiar kulturan aditua: “Ez dakit errusierak ospe txarra daukan edo zer!”» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ Errusia joan-etorriko bidean. Argia 2020.12.16.
- ↑ «Aroa Uharte | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ Estatua eta iraultza - Lenin - Vladimir Ilich Ulianov. Txalaparta (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ Aristondo, Amaia Igartua. «Aleksandra Kollontai, amodioaren iraultzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Aroa Huarte, errusiar kulturaz maitemindurik», elkarrizketa. Euskadi Irratia, 2014.