Areciboko mezua
Itxura
Areciboko mezua | |
---|---|
Mezuaren egitura, koloreak ez daude kodetuta, osagaiak bereizteko balio digu guri. Irudi gehiago | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Frank Drake (en) eta Carl Sagan |
Sorrera-urtea | 1974 |
Honen izena darama | Areciboko irrati-teleskopioa |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 73 () × 23 () px |
Kokapena | |
Lekua | Messier 13 Areciboko irrati-teleskopioa |
Ameriketako Estatu Batuetako Lurraldeak | Puerto Rico |
Municipality of Puerto Rico | Arecibo |
Areciboko mezua M13 izar multzora igorritako irrati mezu bat da. Mezu hau 1974an bidali zuten Puerto Ricoko Arecibo irrati teleskopiotik.
Mezuaren osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mezua Frank Drake, Carl Sagan eta beste hainbat zientzialarik diseinatu zuten[1]. 1.679 bitez osaturik dago, bi zenbaki lehen oinarri dituen biderketa bat da, eta hortaz, bi zenbaki horiek alderatuz 23 lerro eta 73 zutabetan banatu daiteke marrazki edo grafiko bidimentsional bat osatuz.
Irudi horretan, zenbait osagarri kodetu zituzten[1]:
- Lehen lerroan 1etik 10era arteko zenbakiak adierazi zituzten, sistema bitarrean.
- Bigarren lerroan DNAren adierazle bat ageri da.
- Hirugarren lerroan nukleotidoak agertzen dira, lerrotan bereizirik.
- Laugarrenean DNAren helize bikoitza ikus daiteke; hain zuzen, Lurreko izaki bizidun guztiek partekatzen dugun ezaugarria. Erdian dagoen zutabe zuriak beste nukleotidoen kopurua adierazten du.
- Bosgarren lerroan gizakia agertzen da; ezkerreko irudiak gizakiaren batez besteko altuera adierazten du (1764 mm), eta eskuinekoak 1974. urtean Lurrean zegoen gizaki kopurua: 4 292 853 750.
- Seigarren lerroan eguzki sistema osatzen duten planetak agertzen dira, tamaina zehaztuta eta Lurra nabarmenduta.
- Zazpigarren lerroak Areciboko teleskopioari egiten dio erreferentzia; hain zuzen, mezuaren igorlea eta erantzun posiblearen hartzailea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Urrutikoetxea, Ane. «Ia mende erdiz bidaiatu da Areciboko mezua espaziotik, eta bere bidaia ez da amaitu» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).