[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arabella (opera)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabella (opera)
Jatorria
Sorrera-urtea1929
Argitaratze-dataXX. mendea
Estreinaldi-data1933ko uztailaren 1a
IzenburuaArabella eta Arabella
Ezaugarriak
Genero artistikoacommedia lirica (en) Itzuli eta opera
Hizkuntzaalemana
Zatiak3 ekitaldi
LibretistaHugo von Hofmannsthal
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Strauss
Fikzioa

IMSLP: Arabella,_Op.79_(Strauss,_Richard) Edit the value on Wikidata


Artikulu hau operari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arabella (argipena)».

Arabella Richard Strauss konposatzaile eta musikari alemaniarrak 1932. urtean idatzi zuen hiru zatitan banatutako opera bat da. Estreinaldia, 1933ko uztailaren 1ean izan zen, Dresdengo Sächsisches Staatstheaterrean.

Opera hau, Hugo von Hofmannsthal eta Richard Straussen arteko seigarren eta azken elkarlana da. Gainbeherako giro batean garatzen den komedia liriko bat da.

Espainian, 1962ko urtarrilaren 7an estreinatu zen, Bartzelonako El Liceu antzokian, Montserrat Caballerekin.

  • Arabella |sopranoa
  • Zdenka (bere ahizpa) |sopranoa
  • Waldner kontea (bere aita, erretiratutako zalditeriako ofiziala)|baxua
  • Adelaide (bere ama) |mezzosopranoa
  • Mandryka (terrateniente kroaziarra) |baritonoa
  • Matteo (ofizial gazte bat) |tenorea
  • Elemer kontea (Arabelaren ezkongaietako bat) |tenorea
  • Dominik kontea (beste bat) |baritonoa
  • Lamoral kontea (hirugarrena) |baxua
  • La Fiakermilli (dantzaldiko ederra) |koloraturazko sopranoa
  • Karta botatzaile bat |sopranoa
  • Welko, Djura, Jankel (Mandrykaren zerbitzariak) |hitz egindako paperak
  • Hoteleko atezaina |hitz egindako papera
  • Neskazar "karabina" bat, hiru karta jokalari, mediku bat, zerbitzari bat |isilak eta madame koko
  • Zerbitzariak, dantzaldira gonbidatuak, hotelean bizi direnak.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Adelaida kondesak bere etorkizuna igarrarazten du. Kontea jokozale porrokatua denez, Waldner familiak porrot egingo du, Arabella bere alaba gizon aberats batekin ezkondu ezean. Kondesak, Elemer kondea dela uste du, Arabellak, aspaldi ezezko borobila eman zion ezkongaia. Waldner familiak ezin du bere bi alabak ezkontzeko luxurik hartu, eta, honegatik, euren alaba txikia, Zdenka, mutil bat bezala janzten dute eta, "Zdenko" bezala aurkezten dute. Karta botatzaileak, Waldnertarrek beste alaba bat izanez gero, gauzak oso okerrera joan daitezkeela iragartzen du, eta honek, Zdenkak amaiera zoriontsuko amodio istorio bat izateko aukerak asko murrizten ditu. Alaba txikia, Matteotaz maiteminduta dago, Arabellaz maiteminduta dagoen dirurik gabeko ofizial bat. Honek bere buruaz beste egitea eragozteko, Arabella izenarekin sinatzen ditu Zdenkak bere amodio gutunak. Aldi berean, Arabelak hiru ezkongai ditu bere inguruan: Elemer, Dominik eta Lamoral kondeak, baina bera, lehen aldiz kaletik pasatzen ikusi duen ezezagun batez maitemindu da. Waldner kondeak, sosik gabe, bere lagun guztiei idatzi die, diruz lagun diezaioten, baina arrakastarik gabe. Waldnerrek, kroaziar zahar batek erantzungo ziola espero zuen. Honi, Arabellaren argazki bat ere bidali zion, ezkontzea proposatuz. Kroaziarraren iloba, Mandryka, agertzen da. Bere osaba hil da eta berak, bere oinordekoak, gutuna eta Arabelaren argazkia jaso ditu. Bere burua Arabellarekin ezkontzeko eskaintzen du, eta Waldner konteari dirua ematen dio. Matteok, Zdenkari, Arabellaren beste gutun bat noiz jasoko duen galdetzen dio. Zdenkak, arratsalde horretan bertan, dantzaldian, beste bat jasoko duela esaten dio.

Bigarren zatia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Dantza gela batean

Arabellak Mandryka ezagutzen du, zein oso ezezagun liluragarria izatera iristen den. Mandrykak bere bizitzari buruz hitze giten dio, baita bere herrialdeko ohiturei buruz ere. Ohitura horien artean, neska gazteek euren maiteminduei, ezkontza onartzen dutela adierazteko modu bezala, baso bat ur eskaintzen diete. Zdenkak, Matteori, Arabelaren gelatik gertu dagoen gelaren giltza ematen dio, Arabella, han bertan, berarekin batuko dela promes eginez. Mandrykak hau entzuten du, eta, atsekabeturik eta jeloskor, iruzkin guztiak sustatzen ditu, Fiakermillirekin dantza eginez, dantzaldiko ederrarekin. Waldnertarrek, Arabellarekin hitze giteko esaten diote, gauzak argi daitezen.

Hirugarren zatia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hotelaren harrera gelan

Arabellak Matteorekin topo egiten du. Arabela Mandrykaz maiteminduta dagoenez, eta, aldi berean, Matteo Arabelaz, Matteok, Arabellarekin batzar pribatu batez gozatuko duela uste du, eta, honegatik, bere hizketaldia nahastua eta emozioz betea da. Kondea, kondesa eta Mandryka une horretan heltzen dira, nahasketa areagotuz. Orduan, Zdenka heltzen da, mozorrorik gabe, itotzeko asmoa duela adieraziz. Azkenean, egoera bere onera bueltatzen da. Matteok, gutunak Zdenkak faltsutuak izan zirela jakiten du, eta honekin ezkontzea onartzen du. Mandryka bakarrik geratzen da, bere lekuz kanpoko portaerari buruz hausnartzen, Arabella galdu duela pentsatuz. Baina, orduan, Arabellak, eskuan baso bat ur duelarik eskailerak jaisten ditu, bakeak egin dituen seinale bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]