[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arte kontzeptual

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arte kontzeptuala 1960ko hamarkadan sortutako arte-mugimendua da, askotariko adierazpenak dituena. Guztiek partekatzen duten ideia nagusia hau da: artelana ez da artistak sortutako objektu fisiko soil bat, kontzeptu eta ideia multzo bat baizik.

Arte kontzeptualaren sorreran Marcel Duchamp artistaren "Ready Made" izenekoek eragin zuzena izan zuten. Sol LeWitt artista iparamerikarrak 1967 eta 1969an idatzitako artikuluetan mugimendu berriaren oinarriak ongi definiturik gelditu ziren. Hainbat autorek arte garaikidearen bilakaerari buruz hitz egiten dute arte postkontzeptual gisa, arte kontzeptualak bere jatorrian ondorengo hamarkadetan artearen bilakaera orokorrean izan duen eragin handia iradokiz.[1]

Arte Kontzeptualak ideia edo kontzeptua artelanaren itxura edo sormen prozesuaren gainetik jartzen du eta ondorioz edozein material artelanaren parte izan daiteke —zirriborro bat, ohar bat, maketa bat. Mugimendu honen beste ezaugarri bat ikuslearen parte-hartzearen beharra da. Ikusleak artistak darabilen hizkuntza ulertu eta artelanaren esanahia jaso behar du, horretarako bere prestakuntza teorikoa eta ikuspuntu pertsonala tresnatzat dituelarik.

Arte Kontzeptualaren barnean mugimendu ezberdinak bildu dira erabilitako hizkuntza, jarrera politiko edo materialen arabera: Body Art, Land Art, Happening, Fluxus, Performance eta Arte Povera besteak beste.

Arte kontzeptualaren adibide batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Peter Osborne, Arte Conceptual, Phaidon Londres 2002.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]