[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arüe-Ithorrotze-Olhaibi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arüe-Ithorrotze-Olhaibi
 Zuberoa, Euskal Herria
Olhaibiko eliza.
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Aroue-Ithorots-Olhaïby
AuzapezaJean-Pascal Barneix
(2014-2020)
Posta kodea64120
INSEE kodea64049
Herritarraarüetar-ithorroztar-olhaibitar
Geografia
Azalera17.85
Garaiera89 - 231
Demografia
Biztanleria236 (2018:  0)
Dentsitatea13,89 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,76
Ugalkortasuna[1]‰ 47,81
Ekonomia
Jarduera[1]% 72 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,67 (2011)
Langabezia[1]% 3,31 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 51,22 (2010)
Erabilera% 19,16 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1975. urtea


Arüe-Ithorrotze-Olhaibi ([aʁ̞y.e id̟ðoʁots̻e olha.iβi]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdean dagoena.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhaitzandi eta Lauirase ibaien zenbait ibaiadar udalerritik igarotzen dira, tartean Aphura.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoako udalerri hauek ditu mugakide:

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ithorrotzen Abadia laiko bat izan zen, Zuberoako bizkonderriaren menekoa zena. Olhaibiko etxaldea ere, Zuberoako bizkonderriaren menpe zegoen eta bertako titularra Zuberoako hamar agintedunetariko bat zen.

Arüe Frantziako Iraultzaren garaian arrazoiaren tenplu bihurtu zen eta politika jakobino antierlijiotsua aplikatu Euskal Herriko herri bakarra izan zen, Bearnotik duen hurbiltasunaren ondorioz. Halaber, Pettarrako degerietako bat ere izan zen.

1790 eta 1794 artean Olhaibi Ithorrotzeko udalerrian sartu zen, Ithorrotze-Olhaibi udalerri berria sortuz. 1973ko abuztuaren 1ean Arüe izan zen aurrekoa hartu zuena, egun duen konfigurazioa osatuz.

XIX. mendearen hasieran 379 biztanle zituen udalerriak, eta hurrengo 40 urteetan pixka bat hazi zen populazioa, 500 biztanleak gaindituz. Ondoren beherako joera hartu zuen, batez ere XIX. mendearen erdialdetik aurrera eta XX. mendearen hasieran. 1999an 230 biztanle besterik ez zituen udalerriak.

Arüe-Ithorrotze-Olhaibiko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Udalerria Donejakue Bideko aldakia den Via Podiensisean kokaturik dago.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa