[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alphonse Alley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alphonse Alley
Dahomeyko presidentea

1967ko abenduaren 21a - 1968ko uztailaren 17a
Bizitza
JaiotzaBassila (en) Itzuli1930eko apirilaren 9a
Herrialdea Benin
HeriotzaCotonou1987ko martxoaren 28a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Alphonse Amadou Alley (Bassila, 1930eko apirilaren 9a - Cotonou, 1987ko martxoaren 28a) Dahomeyko presidentea izan zen 1967tik 1968ra.

1950ean Frantziako armadan sartu zen eta Indotxinako Gerran, Marokon eta Aljeriako Independentzia Gerran borrokatu zuen. 1965eko estatu-kolpearen ondoren Christophe Soglo presidenteak armadako buru izendatu zuen. 1967ko abenduaren 17an Maurice Kouandéték Soglo boteretik kendu zuen. Beranduago Alleyk utzi behar izan zuen presidentetza, babesik ez zuelako. Bere agintaldian konstituzio bat idatzi zen, erreferendumean onartua izan zena. Presidentetzarako hauteskundeak antolatu zituen 1968ko maiatzean eta presidente ohiei parte hartzea debekatu zuen. Azken horiek hauteskundeak boikotatu zituzten eta Alleyk emaitza baliogabetu zuen. Uztailean militarrek Émile Derlin Zinsou boterea lagatzera behartu zuten. Mathieu Kérékouk boterea hartu zuenean Alleyri konspirazioa leporatu zion, eta honek hogei urteko kartzela zigorra jaso zuen. Azkenik 1984an amnistiatua izan zen.


Biografia
Benin
Artikulu hau Beningo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.