[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alphonso Davies

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alphonso Davies

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlphonso Boyle Davies
JaiotzaBuduburam2000ko azaroaren 2a (24 urte)
Herrialdea Liberia
 Kanada  (2017ko ekainaren 6a -
Hezkuntza
HizkuntzakKanadako ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Vancouver Whitecaps FC2016 / 20188112
Kanadako futbol selekzio nazionala2017 / 5315
FC Bayern Munich II2018 / 80
FC Bayern München2019 / 1368
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
atzelaria
Kirol zenbakia19
Pisua75 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm10942182 Facebook: AlphonsoDavies Twitter: AlphonsoDavies Instagram: alphonsodavies Youtube: UCgYNj_GeOnYpzMQBG3MWXiQ TikTok: alphonsodavies UEFA: 250128120 Edit the value on Wikidata

Alphonso Boyle Davies (Buduburam, Ghana, 2000ko azaroaren 2a) Ghanan jaiotako futbol jokalari kanadiarra da. Gaur egun Alemaniako Bundesligako Bayern Munichen eta Kanadako selekzioan jokatzen du, hegaleko jokalari edo ezker atzelari gisa. Futbol jokalarien merkatuko balioak aztertzen espezializatua den Transfermarkt orrialdeak 45 milioi eurotan baloratzen du. 2025. urterarteko kontratua du, eta bere altuera 1,81m-koa da.

Oso jokalari bizkorra da, espazioa erasotzen izugarri ona, eta hegala ziztu bizian zeharka dezakeena.

Haurtzaro zaila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak Liberiakoak dira, eta jaiotzean Ghanako kanpamendu batean utzi zuten, Liberiako bigarren gerra zibila zela eta. Bost urte zituenean, familiarekin Kanadara bizitzera joan zen, Edmonton hirira. 2017an, ofizialki Kanadatar herritartasuna eskuratu zuen.

5 urte zituenetik, Kanadan bizi izan da, eta bertan hasi zen futbolean jokatzen. Formakuntzaz hegaleko jokalaria, bere bizilekuko bi taldetan jokatu zuen 2015ean Whitecaps FC Resindency-ra iritsi zen, eta denboraldi baten buruan, 15-16 urterekin, klub horren nagusien beste klubera joan zen, Whitecaps FC-en bigarren taldera. Taldea aldatzearekin batera herrialdez ere aldatu zen, Estatu Batuetara. Denboraldi erdi eskasean lehen taldera igo zuten, oraindik 16 urte bete gabe zituela. Ia 100 partidu jokatu zituen, eta 2019. urtea hastearekin batera, Bayern Munichek fitxatu zuen, bere taldeari 10 milioi euro ordainduz.

Lehen denboraldi erdian bigarren taldearekin jokatzen hasi zen, baina 2019-2020 taldean hainbat jokalariren lesioetik probetxua atera zuen, hamaikakoan leku bat eginez. Hala ere, lehen taldearekin hastearekin batera, hegaleko jokalaria izatetik ezker atzelaria izatera pasa behar izan zen, eta David Alaba erdi-atzelarien postura. Covid-19 gaixotasunaren ondorioz egon zen geldialdian, Bayernek bere kontratua 2025. urterarte luzatzeko aprobetxatu zuen.

Kanadako selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioan, behe kategoria guztietatik pasa zen Alphonso, eta 2017an, 16 urte eskasekin absulutuarekin debuta egin zuen. Geroztik Ipar-Amerikako bi urrezko kopa jokatu ditu, eta 17 partidu jokatu guztira.