Ales harriak
Itxura
Ales harriak (suedieraz: Ales stenar) Suedia hegoaldeko Eskaniako konderrian dagoen harrespila ezaguna da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbono 14 datazio sistemarekin zazpi ikerketa egin dira eta hauetako batek duela 5.500 urtekoa dela dioen arren, gainerako seirek k.o. 600 urtearen inguruan kokatu dituzte, Iparraldeko Burdin Aroaren amaieran egina izango litzateke beraz.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrizko itsasontzia itxurakoa da, muturretako harriak handiagoak izanik. 59 harriz osaturik dago eta 67 metrotako luzera hartzen du. Harri bakoitzak 1'8 tonako pisua du.