[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alejandro Calvo García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Calvo García
Bizitza
JaiotzaOrdizia1972ko urtarrilaren 1a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Scunthorpe United F.C. /
Eibar KE /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Alejandro Calvo García, ezizenez Jandro (Ordizia, Gipuzkoa, 1972ko urtarrilaren 1a), euskal futbol jokalari ohi bat da, erdilari postuan jokatzen zuena.

Futbolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealaren gazte mailetan jokatu eta Beasain Kirol Elkartean nabarmendu zen. Bere ibilbide profesionala Eibar Kirol Elkartean hasi zuen, batzutan aurrelari bezala ere jokatuz. Espainiako futbol ligako bigarren mailan 2 denboralditan zehar 47 partidu jokatu eta 4 gol sartu zituen.

1996an, 24 urterekin, Ingalaterrako Scunthorpe United Football Club taldeak fitxatu zuen. 1999ko maiatzaren 29an, Leyton Orient Football Club taldearen aurka gola sartu eta Scunthorp Unitedek Ingalaterrako futbol ligako bigarren mailarako igoera lortu zuen.

Erretiroa hartu ondoren, Jandrok Iñigo Gurrutxaga kazetariarekin batera Scunthorpe taldean bizitako egunei buruzko "Scunthorpe hasta la muerte" ("Scunthorpe hil arte") liburua argitaratu zuen.

Taldea Herrialdea Denboraldia Partiduak Golak
Erreala B  Euskal Herria 1989–1992
Beasain KE  Euskal Herria 1992–1994 51 10
Eibar KE  Euskal Herria 1994–1996 47 4
Scunthorpe FC  Ingalaterra 1996–2004 236 33
GUZTIRA 1989–2008 355 52

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]